32 hildako hondartu eta gero
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Costa Concordia Genovako portuan da jada, eta bertan desegingo dute

Giglio uhartetik abiatu zen orain egun batzuk, eta Genovako portura iritsi ondoren, desegiteko lanak hasiko dira; 22 hilabete beharko dituzte prozesua burutzeko.
Itsasontzia, aurrean Genova duela. Irudia: EFE
Itsasontzia, aurrean Genova duela. Irudia: EFE

Costa Concordia itsasontzia Genovako portuan da dagoeneko, Giglio uhartetik uztailaren 23an abiatu ostean, eta dagoeneko Pra Voltri ontziolan amarratuta dago, desegin dezaten.

Ontzia gaur goizean heldu da Genovara, eta portuko teknikariek hainbat orduz lan egin ostean ontzia amarratzea lortu dute.

290 metroko luzera eta 61eko zabalera duen itsasontzia guztiz desegiteko 22 hilabete beharko dituzte, eta Genovako portuko bi gune ezberdinetan egingo da, Pra-Voltri eta Sampierdarena ontzioletan.

Pra Voltrin, itsasontzia lau hilabete inguru izango da, eta bertan metalezkoa ez den material guztia kenduko dute.

Ondoren, Costa Concordia Sampierdarena ontziolara eramango dute, eta hantxe erabat desegingo dute.

Ezbeharra 2012ko urtarrileko 13an gertatu zen itsasontzi honetan; 4.229 lagun zihoazen, eta ontzia hondartu eta naufragatu zuen, Giglio uharteko uretan, Francesco Schettino kapitainaren agindupean zegoela.

Istripuan, 32 pertsona hil eta beste 64 zauritu ziren.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon

Pacific Gas and Electric (PG & E) konpainiak zabaldu duenez, 130.000 pertsona inguru argindarrik gabe geratu dira San Frantziskon (AEB), eta egoera konpontzeko lanean ari dira. Garraio publikoa eten egin da eta hainbat tokitan semaforoak ez dira martxan egon. Horrek zailtasunak eta atzerapenak eragin ditu trafikoan. Agintariek kaltetutako eremuetara ez joateko eskatu diete herritarrei, eta behar-beharrezkoa denean soilik jotzeko larrialdi zerbitzuetara.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X