Geologia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bardarbunga sumendiagatik alerta maila gutxitu du Islandiak

Dena den, sumendiaren inguruko aire-eremuak itxita jarraitzen du, dardarak eta erupzio txikiak baitaude.
18:00 - 20:00
Islandia, Bardarbunga sumendiari begira

Islandiako agintariek gutxitu egin dute sumendiagatik alerta maila, alerta gorritik laranjara igaroz. Dena den, sumendiaren inguruko aire-eremuak itxita jarraitzen du, dardarak eta erupzio txikiak baitaude.

Islandiako Meteorologia agentziak ohar batean jakitera eman du, nahiz eta alerta maila gutxitu, "bere horretan jarraitzen" duela hegaldien murrizketak hiru miliako eremuan eta 5.000 oineko altueran.

Gainera, gauean zehar izan den erupzio txikiak (hori dela eta jarri dute abian alerta gorria), ez duela hegazkingintzan eragin nabarmenik izan azpimarratu du.

Azken bi asteetan gisa honetako mugimendu sismikoak gehitu egin dira herrialdean, eta, asteartean izandako 5,7ko lurrikara batek Bardarbunga sumendian eragin zuzena izan zuen.

Honek guztiak sumendia-erupzioa izateko kezka areagotu egin du Islandian. Gogora ekarri behar da 2010ean Eyjafjallajokull sumendiak sortu zuen hautsezko laino handi batek europako aire-eremua sei egunez ixtea ekarri zuela.

Zure interesekoa izan daiteke

Washington (United States), 18/12/2025.- US President Donald Trump delivers an address to the Nation from the Diplomatic Reception Room of the White House, in Washington, DC, USA, 17 December 2025. EFE/EPA/Doug Mills / POOL
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ospea minimoetan duela, Trumpek bere lorpenak puztu ditu nazioari egindako diskurtso batean

Ia egunero egiten dituen agerraldi publikoetan esaten dituen gauza asko errepikatuz hasi du hitzaldia agintariak: etorkinei eta Joe Biden bere aurrekoaren gobernuari eraso egin die, eta hilabete gutxi batzuetan AEBk "okerrenetik onenera" egin dutela ziurtatu du, deportazioak egin dituelako, mugaetako kontrolak zorroztu dituelako eta beste herrialde batzuen aurka muga-zergak ezarri dituelako.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X