Eskozia 'eredua' dela esan du Europak
Eskozia, autogobernu handiagoarekin eta Erresuma Batuaren aterpean, eredua izango da independentziaren aldeko bidean lanean ari diren beste herri batzuentzat. Hala esan du Martin Schulz Europako Parlamentuko presidenteak.
Alemaniako irrati-kate publikoan egin dioten elkarrizketan, Schulz pozik agertu da Eskoziako Erreferendumaren emaitzarekin, Europarentzat albiste ona dela iritzita. "Nire ustean, Eskoziak maila ekonomikoan, kulturalean eta azpiegituretan autogobernu gehiago izatea lortzen bada, eta Erresuma Batuaren aterpean jarraitzen badu, eredu ona izan daiteke bide berbera jorratzen ari diren beste hainbat herrirentzat", esan du.
Emaitzarekin ez ezik, erreferendumaren prozesu osoarekin agertu da pozik Europako Parlamentuko presidentea. Bere hitzetan, "benetan zoriontzekoa" da Eskoziar guztiek, independentziaren aldekoek eta kontrakoek, erakutsi duten jarrera. Erresuma Batuak ere demokrazia lezioa eman duela gaineratu du, "erreferenduma egitea ontzat emanda".
Baiezkoak irabazi izan balu Europak erantzuna prest ote zuen galdetuta, Schulzek ezetz erantzun du. "Ez genuen B planik. Europako tratatuek ez dute aurreikusten estatu kide bateko herrialde batek independentzia aldarrikatzea. Ez dago jasota gure tratatuetan aukera hori", gaineratu du.
Eskoziako kasuak hausnarketarako balio behar duela azpimarratu du. Eskozia independente batek Europako Batasunean sartu nahi izan balu, kide guztien babesa beharko luke, baita Erresuma Batuarena ere, eta ariketa hori, Schulzen aburuz, ez litzateke erraza izango.
'Europa, batuago eta sendoago'
Jose Manuel Durao Barroso Europako Batzordeko presidentea ere gustura agertu da eskoziarrek independentziari ezetz esan diotelako. Bere hitzetan, "Europarentzat albiste ona da. Europa batuago eta sendoago dago orain", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan
Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.
Europako liderrek kezkaz hartu dute AfDren garaipena: "Mehatxua da Europarentzat"
AfDk Alemaniako eskualde batean bakarrik gobernatzeko gehiengo absolutua lortu ez bazuen ere, emaitza errekorra lortu zuen igande honetan, botoen % 43,8 eskuratuta, Friedrich Merz kantzilerraren alderdiaren aurretik ( % 17,2).
Aramburu errugbi jokalari ohiari tiro egin zion akusatu nagusiak heriotzaren egilea dela aitortu du
Astelehen honetan hasi den epaiketan, akusazioak "premeditazioa" frogatu nahi du, ez zela homizidioa izan, erailketa baizik.
Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera
Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.
Ormuzko itsasartean beste eremu mugatu bat ezarriko duela iragarri du Iranek
Teheranek ohartarazi duenez, bertatik bere baimenik gabe igarotzen diren ontziak zigortu egingo ditu. AEBk dioenaren kontrara, itsasartea erabat itxita dagoela azpimarratu du Iranek.
Kushner eta Witkoffek Kievera egindako lehen bisitak ez du urratsik ekarri bakerako bidean
AEBk, Ukrainak eta Europako bazkideek adostu dute datozen asteetan bilera gehiago egitea eta neguari begira Ukrainari laguntza indartzea. Lehentasunen artean daude aire-defentsarako sistema gehiago, energia-sektorerako laguntza eta hornidura osagarriak.
Susan Sarandonek salatu du hainbat zinema proiektutatik kanpo utzi dutela Israel kritikatzeagatik
Bere azken filma aurkezten ari zela, Palestinaren defentsa publikoarengatik ondoriorik bizi izan ote duen galdetu diote aktore estatubatuarrari Mostran, eta zenbaitek betatu egin dutela onartu du.
AfD ultraeskuindarrak garaipen zabala lortu du Saxonia-Anhalten, eta gehiengo osoaren atarian geratu da
Litekeena da Sahra Wagenknecht Aliantzaren (BSW) abstentzioa nahikoa izatea Alemanian alderdi ultra batek estatu batean berriro agintea hartzeko.
AEBko ordezkariak Kieven dira, ia bost urtean lehen aldiz, Zelenskirekin biltzeko
Steve Witkoff eta Jared Kushner AEBko Gobernu ordezkariak Kievera iritsi dira, Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin biltzeko. Bezperan, Moskun izan ziren Vladimir Putini gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkezteko, eta proposamen hori helaraziko diote gaur Zelenskiri.
Ukrainak eta Errusiak hiru egunez etengo dituzte erasoak, AEBko ordezkaritzaren bisita amaitu arte
AEBko ordezkariak, Steve Witkoff eta Jared Kushner, larunbat goizean iritsi dira Moskura, AEBko hegazkin militar berezi batean. Kremlinekin harremanetan jartzea eta, aurreikuspenen arabera, Ukrainako gerrari amaiera emateko proposamen bat aurkeztea dute helburu.