Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eskoziak lorik egin ez zuen gaua

Beldurra gailendu da? Non gelditu da Yes Scotlantek azkeneko egunetan Eskoziako herri eta hirietako kaleetan zabaldu duen esperantza mezua?
MAM-eko argazkia: escocia_
MAM-eko argazkia: escocia_

Kalean ikusitakoagatik emaitza aurreikusi behar izan banu, zalantza barik independentziak irabaziko duela esango nuen. Baina usteak erdi ustel. Boto zenbaketa hasi denetik, uneoro ezetza gailendu zaio baietzari.

Glasgow, biztanle gehien dituen Eskoziako hiriaren emaitzak (% 53 alde, % 46 kontra) eman die independentistei esperantzarako aukera txiki bat. Baina minutu gutxian, errealitateak aurre hartu die. Azkenean, 400.000 botoko aldeagatik, Eskoziak Erresuma Batuan jarraitu nahi duela adierazi du.

Alistair Darling  Better Together unionisten buruzagiak esan duenez, isiltasunak hitz egin du. Orain arte kalean ageri ez zirenek hordagoa bota dute.

Beldurra gailendu da? Non gelditu da 'Yes Scotlant'-ek azkeneko egunetan Eskoziako herri eta hirietako kaleetan zabaldu duen esperantza mezua?

Nabarmentzekoa, parte hartzea. Hamarretik zortzi baino gehiago izan dira erreferendumean parte hartu dutenak. Europan ez da sarri holako parte hartzerik ezagutu. Alex Salmond ministro nagusiak prozesu demokratiko baten garaipena nabarmendu du, eta emaitza onartu arren, gogoratu du Eskozian milioi bat eta 600 mila independentistak direla.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X