Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Game over

Oraintxe entzun dut David Cameron Downing Streeteko atarian, eta, nahiko argi dago Eskoziak ez duela bidaia esku-hutsik bukatuko.
eskozia escocia kartela
eskozia escocia kartela

Dagoeneko emaitza ezagutzen duzue. Azkenean, hamar puntuko aldea (400.000 boto inguru), Erresuma Batuaren barruan jarraitzearen alde. Eskozian botoa emateko eskubidea zuten herritarren % 86k eman dute botoa, eta gehiengoak  esan du Eskoziak ez lukeela herri independientea izan beharko. Eta kitto.

Oraintxe entzun dut David Cameron Downing Streeteko atarian, eta, nahiko argi dago Eskoziak ez duela bidaia esku-hutsik bukatuko. Erresuma Batuko lehen ministroak argi eta garbi hitz egin du. Zergatik ote da (nahiz eta nire ingelesa oso mugatua izan) hobeto ulertzen diedala britainiar eta eskoziar politikariei espainolei eta euskaldunei baino? Unionistek emandako hitza beteko dutela eta Holyroodeko Parlamentuari autonomia handiago emango diotela esan du Cameronek. Belaunaldi honek ez du berriro bozkatuko Eskoziako independentziaren inguruan. Eta, ziur aski, hurrengo biek ere ez.

Itxura batean, Salmondek galdu du. Baina benetan galdu al du? Orain dela 4 urte SNPk 900.000 boto jaso eta gehiengo osoa eskuratu zuen Eskoziako Parlamentuan. Bart, independentziaren aldeko apustuak 1.600.000 herritarren babesa lortu du. Jakina, boto guztiak ez dira SNPrenak. Badira Berdeak, erradikalak, errepublikanoak diren botoak. Atzo arte inoiz bozkatu ez duten 16 eta 18 urte bitarteko gazte guztiak ere ez dira SNPren jarraitzaile bihurtuko hurrengo hauteskundeetan, noski. Eta badaude milaka eta milaka boto laborista 'Yes' bozkatu dutenen artean. Baina ez nuke esango Salmonden ibilbide politikoa amaitu denik. "Aurrera egingo dugu, nazio gisa", izan dira bere azken hitzak, porrota onartzeko agerraldian. Kanpaina honetan inork ez du zalantzan jarri Eskozia nazio bat dela. Gordon Brownek berak ere, Better Together kanpainaren lider bihurtu denak, hala esan zuen. Diotenez, lehen ministro txarra izan zen Brown Erresuma Batua eta Labour Partyrentzat, baina zorren bat baldin bazuen, ordainduta utzi du kanpainaren azken esprintean.

Gainerako analisia adituentzat utziko dut. Gau luzea izan da eta argitasun nahikorik ez daukat. Bart Highland Center, Edinburgoko zenbaketa gunean, London School of Economicseko ikasle galego bat hurbildu zitzaidan. Behatzaile gisa gonbidatu zuten eta prozesua eredugarria izan zela esan zidan. Txundituta zegoen bi aldeek erakutsitako errespetu eta fair playarekin. Hori esan zidanean, ETB1eko 'Debatea' saioan zuzenean parte hartzetik nentorren, eta han utzi nituen gonbidatuak bata besteari builaka eta hitza zapaltzen, Xabier Usabiaga lankidearen eztabaida bideratzeko ahaleginei erreparatu gabe. Eta zera pentsatu nuen: zein urruti gauden eskoziar eta britainiarrengandik. Eta ez independentziari buruz bozkatzeko gai izan direlako, hori guztia negoziatu eta adosteko modua aurkitu dutelako baizik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Indonesiako zenbait aireportu berriz ireki dituzte, Anak Krakatoa sumendiaren erupzioaren ondorioz itxita egon ostean

Krakatoaren erupzioaren ondoren asteburutik itxita zeuden Jakartako aireportu nagusia eta beste lau aireportu ireki ditu berriro Indonesiak. 3.000 hegaldi eta 370.000 bidaiari inguru kaltetu dira udako oporren itzulera operazio betean. Anak Krakatoa sumendia Indonesiako hiriburutik 150 kilometrora dago eta erupzioan sartu zen ostiralean, laba eta errauts-zutabe handiak jaurtiz.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Istiluak Erresuma Batuan, ultraeskuindarrek migrazioaren aurka egindako manifestazioetan

Liskarrak izan dira bart Portsmouthen migrazioaren kontrako manifestari ultraeskuindarren eta poliziaren artean eta hainbat agente zauritu dira. Larunbatean eskuin muturreko ehunka kaputxadunek Doverreko portua blokeatu zuten, Mantxako kanaletik ontzi batean iritsitako 140 migratzaileren lekualdatzea saihesteko. Gobernu britainiarrak eta alderdi politiko guztiek manifestazioak salatu dituzte.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Milaka serbiar bildu dira Belgraden Mladicen hiletarako, EBren ohartarazpenak gorabehera

Ehunka lagun hurbildu dira Belgraden gerra-kriminal Ratko Mladicen hil-kaperara, hileta ospatu aurretik. Mladic abuztuaren 27an hil zen, 84 urte zituela, Hagako kartzela batean bizi osorako espetxe-zigorra betetzen ari zela. "Bosniako harakina" ezizenez ezaguna, Mladic 2017an kondenatu zuten genozidioagatik, gerra-krimenengatik eta gizateriaren aurkako krimenengatik, Jugoslavia ohian 1992tik 1995era bitartean izandako gerretan. Europar Batasunak Serbiari ohartarazi dio Ratko Mladici ohoreak egiteak edo hura goratzeak arrisku larrian jartzen duela EBn sartzeko prozesua.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X