Ezbeharra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost pertsona hil dira Frantzian, helikoptero-istripuan

Etxe partikular bateko lorategira erori da helikopteroa. Zazpi bidaiari zihoazen barruan. Lausanatik Montbeliarderako bidea egiten ari ziren.

Bost pertsona hil dira eta beste bi zauritu, Frantzia ipar-ekialdean, Doubs departamenduan, izan den helikoptero-istripuan.

Doubseko prefekturak jakitera eman duenez, gaur goizean, 09:30 inguruan, izan da ezbeharra. Etxe partikular bateko lorategira erori da helikopteroa. Zazpi bidaiari zihoazen barruan, eta bost lekuan bertan hil dira. Bidaiari guztiak suitzarrak ziren. Lausanatik Montbeliarderako bidea egiten ari ziren.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X