Istanbul hiritik gertu
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez 24 lagun hil dira Turkian itsasontzi bat hondoratuta

“Haizea gure lana zeharo zailtzen ari da, uretan umeen gorpuak ikus daitezke”, esan du erreskatean parte hartu duten kideetako batek.
18:00 - 20:00
24 hildako Turkian errefuxiatu itsasontzi bat hondoratuta

24 pertsona itota hil dira gaur, astelehena, 40 lagun inguru zeramatzan ontzi bat hondoratuta, Itsas Beltzean, Turkiako kostaldetik eta Bosforo itsasartetik gero, Hurriyet egunkariak zabaldu duenez.

Kostaldeko Guardiak egunkariari esan dionez, zazpi pertsona onik erreskatatu eta 24 hilotz berreskuratu dituzte, baina bilatzen jarraitzen dute, ontzian 40 bat pertsona zihoazela uste baitute.

Ezbeharra Rumeli Feneri (Bosforok eta Itsaso Beltzak bat egiten duten lekuan dago) herritik gertu gertatu da. Zenbait arrantzalek ere bat lagundu dute erreskate lanetan.

“Haizea gure lana zeharo zailtzen ari da. Itsasontzia oso txikia da, baina 40 bat pertsona zeramatzan. Uretan umeen gorpuak ikus daitezke”, esan du erreskatean parte hartu duten kideetako batek.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X