Mexikoko ikasleek protestak gogortuko dituzte presioa areagotzeko
Aurreko irailaren 26an desagertutako 43 ikasleen ikaskideek iragarri dute protestak gogortuko dituztela, azken egunetan egin bezala: Acapulcoko aireportua hartu zuten astelehenean, eta autoak erre zituzten Guerrero estatuko Gobernuaren Jauregiaren atarian, besteak beste, eta Soleko Autobidean gasolina kendu zieten zenbait ibilgailuri.
Ayotzinapako Landa Eskola Normaleko Herri Biltzar Nazionalak (hangoak ziren desagertutako ikasleak) protesten egutegia osatu du, eta, horren arabera, merkataritza zentroak eta enpresak itxi, autobideen bidesariak hartu eta enpresa pribatuen produktuak daramatzaten ibilgailuak geldiaraziko dituzte.
“Gobernuari eta enpresa pribatuei min gehien ematen dien lekuan egiten diegu eraso: haien ekonomian”, esan dio Herri Biltzar Nazionaleko kide batek Proceso aldizkariari. Horiek horrela, Peña Nietoren Gobernuari presioa areagotzea da euren helburua, desagertutako ikasleak modu eraginkorragoan bila ditzaten.
Horren ildotik, hori da ikasleen gurasoen eta ikaskideen samina adierazteko modua, horien ustez. Hilabete baino gehiago daramate ikasleak bueltatzea eskatzen, eta, gainera, sarraski horren egile intelektual eta materiala atzematea eskatu dute.
“Argi utzi nahi dugu gure kideak ez badira agertzen, bizirik ekartzen ez badituzte, protesta egiten jarraituko dugula”, esan dio Uriel Alonso Solis Ayotzinapako Landa Eskola Normaleko ikasleen batzordeko kideak El Universal egunkariari.
Aurreko asteazkenean, are gehiago gogortu zituzten protestak Mexiko Hirian; kaputxadun batzuek autobus bat erre zuten, Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaletik gertu, ikasleek greba egin zuten egunean. Gainera, larunbatean, zenbait manifestarik su eman zioten hiriburuko Jauregi Nazionaleko ate nagusiari.
Zure interesekoa izan daiteke
Hamar palestinar zauritu dituzte, bi tiroz, Israelgo kolonoek Zisjordanian egindako beste erasoa batean
Aita Santuak "Zisjordaniako populazio zibil palestinarraren aurkako indarkeriak bertan behera uztea" eskatu du, eta nazioarteko komunitateari premiaz eskatu dio "bi Estatuen konponbidea aurrera eraman dezatela, bake justu eta iraunkor baterako".
Gazan "gauero 30-40 pertsona hiltzeko" deia egin du Ben Gvir Israelgo ministroak
"Uste dut hilketa selektiboak egin beharko liratekeela Gazan, gauero 30-40 pertsona desagerraraziz. Ez soilik berehalako mehatxua direnak; badira han bizitzea merezi ez duten pertsonak. Ez lukete bizi behar. Ez dira pertsonak ere", esan du Segurtasun ministroak.
Landetako suteak hobera egin du, baina oraindik ez dute kontrolpean
Suak 1.700 hektareari eragin dio jada eta 550 suhiltzaile inguru ari dira itzaltzeko lanetan. 650 lagun atera behar izan dituzte euren etxeetatik eta kanpingetatik eta 50 pertsonak gaur gauean itzultzeko baimena jaso dute.
AEBk Hamasi hitzeman dio Israel Gazatik erretiratuko dela armagabetzeak aurrera egin ahala
Jared Kushnerrek Egipton azpimarratu du 2025ean adostutako bake-plana ez dela berriro negoziatuko eta haren baldintzak beteko direla.
Landetako baso-sutea berpiztu egin da eta 1.600 hektarea erre ditu
Luglon udalerriaren hegoaldean hasi zen sua, Mont-de-Marsanetik 30 kilometrora, eta Garein ingurura zabaldu da. 700 pertsona inguru ebakuatu dituzte prebentzioz.
7,7 graduko lurrikara batek hildakoak eragin ditu Indonesian
Lurrikarak Flores uhartea astindu du goizaldean, eta iparraldeko kostaldearen parean eta 15 kilometroko sakoneran izan du epizentroa. 2.000 pertsona ebakuatu dituzte, baina zaurituak eta kalte materialak eragin ditu.
Trumpek esan du Ormuzko itsasartea AEBko lurraldetzat joko duela "laster"
Iran "garaitu" ostean egingo duela eta Washingtonen baimenik gabe itsasontziek ezingo dutela itsasartea zeharkatu adierazi du. Teheranen hitzetan, "ezin da txioak, hegazkin-ontziak, dekretuak edo hauteskundeetako hitzaldiak baliatuta bereganatu".
Frantziako Konstituzionalak baliogabetu egin du 15 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzeko debekua
Epai horren harira, Emmanuel Macron Frantziako presidenteak Sebastien Lecornu lehen ministroari eskatu dio Gobernuak "testu juridikoki sendoa" presta dezala, epaia bera eta Europako araudia aintzat hartuta, eta erreforma "2027ko udaberria baino lehen" indarrean sartzeko asmoari eusten diola gaineratu du.
Kolonbian 285 dira jada lurrikararen ondorioz hildakoak, eta 379 desagertu daude oraindik
7,4 graduko lurrikararen epizentroa San Jose del Palmarren izan zen, Ozeano Bareko kostaldean dagoen Choco departamenduko herrian. Azken datuen arabera, 3.975 pertsona zauritu eta 45.523 familia kaltetu dira. Horrez gain, 12.828 etxebizitza suntsitu dira.
20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan
Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.