Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Labankadaz hildako 8 adingaberen gorpuak aurkitu dituzte Australian

Oraindik ez dago argi zer gertatu den, baina biktimek 18 hilabete eta 15 urte artean dituztela baieztatu dute.
18:00 - 20:00
Zortzi haur hil dituzte labankadaz Australian

Australiako Poliziak labankadaz hildako zortzi haurren gorpuak aurkitu ditu Cairnsen, Queensland estatuan, ABC telebista-kate australiarrak jakitera eman duenez.

Oraindik ez dago argi zer gertatu den, baina biktimek 18 hilabete eta 15 urte artean dituztela baieztatu dute.

Zortzi ume horietako zazpi anai-arrebak direla jakinarazi du Poliziak, eta zortzigarrena ere senidea omen da.

34 urteko amak umeak hil eta bere buruaz beste egiten saiatu dela uste du Queenslandeko Poliziak. Izan ere, ama ospitalera eraman behar izan dute, zaurituta.

Emakumea egonkor dago, eta gertatutakoa argitzen lagunduko duela esan die poliziei.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X