Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gutxienez bi hildako Italian, bi merkantzia ontzik talka egin ostean

Gainera, lau pertsona desagertuta daude.

Gutxienez, bi pertsona hil dira eta beste lau pertsona desagertuta daude bi merkantzia ontzik talka egin ostean Italiako uretan, Ravena hiritik gertu.

Lehendabiziko hildakoa hilotz gisa heldu da ospitalera eta bigarren gorputza, berriz, uretatik erreskatatu dute. Bestalde, beste bost marinel ospitaleratuta daude, baina horien pronostikoa ez da larria.

Talka egin duten bi ontziak Turkiako merkantzia ontzi bat eta Beliceko bandera zuen beste ontzi bat dira. Lehenengo ontzian 11 marinel zihoazen, guztiak turkiarrak eta 21 eta 58 urte bitartekoak, eta talkaren ondoren ontzi turkiarra hondoratu egin da.

Erreskate taldeak istriputik bizirik atera direnen bila ari dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X