Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kubako blokeoaren aurkako lehen neurriak

Obamak ezin du blokeoa kendu, baina bai horren aurkako hainbat neurri hartu, eta dagoeneko hasi da zeregin horretan.

Estatu Batuen eta Kubaren arteko harremanak berreskuratuko zirela jakinarazi  eta hilabetera jarri dituzte indarrean aurreneko neurriak. Azken 50 urteko blokeoa Estatu Batuetako Kongresuak bakarrik kendu lezake; eta Kongresuan gehiengoa duten errepublikanoek ez dute hori egiteko asmorik.

Baina Obama presidenteak badu ahalmena, praktikan blokeo hori  hausteko neurri zehatzak hartuta. Eta horixe da egin duena: hegazkin konpainiei baimena eman die uhartera ibilbide berriak zabaltzeko, Kubara estatu batuar gehiagok joateko modua izateko (iaz ia 100.000 izan ziren joan zirenak) eta Estatu Batuetan bizi diren kubatarrek diru gehiago bidaltzeko modua izan dezatela Kubara bidaltzeko. Gainera, Kubara doazenek kreditu txartelak erabiltzeko aukera izango dute.

Hori horrela, asko haziko da AEBko turismoa Kuban, baina ez da masiboa izango. Bertako agintariek ere ez dute AEBko turismo masiborik nahi.

Raul Castrok ez du onartuko indar militarra erabiliz uhartean sartzea lortu ez zuten estatu batuarrek orain merkataritzaren bidez lortzea.

Zure interesekoa izan daiteke

CRANS-MONTANA (Switzerland), 01/01/2026.- People console one another near the Le Constellation bar and lounge where a fire broke out following an explosion in the early hours of New Year's Eve, in Crans-Montana, Switzerland, 01 January 2026. According to the police, several dozen people lost their lives in the fire and around one hundred people were also reported injured. (Suiza) EFE/EPA/JEAN-CHRISTOPHE BOTT
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxienez 40 hildako eta 115 zauritu, gehienak larri, Suitzako Crans Montana eski-estazioan izandako sute batean

"Le Constellation" tabernan ospatzen ari ziren urte berriko festan piztu da sute bortitza, 01:30ean. Agintariek ez dute espekulaziorik egin nahi sutearen arrazoiaren inguruan baina erabat baztertu dute atentatuaren hipotesia. Bi lekukok azaldu dutenez, sua egurrezko sabaira gehiegi hurbildu ziren bengala batzuen ondorioz piztu zen, eta "oso azkar" zabaldu zen.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X