Ukraina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donetskeko aireportuaren batailak bake itxaropenak zapuztu ditu

Separatisten arabera, azken 24 orduetan Ukrainako 200 soldadu baino gehiago hil eta ia 300 zauritu dituzte aireportuan. Era berean, 16 matxino hil eta 62 zauritu dituzte borroketan.
Bonbardaketa Donetsken. Argazkia: EFE
Bonbardaketa Donetsken. Argazkia: EFE

Donetskeko aireportuaren kontrola bereganatzeko batailan Ukrainako 200 soldadu baino gehiago hil dira, matxinoen arabera. Dozenaka zibil hil dituzte gatazkan. Horrela, Ukrainako ekialdean bakea laster lortzeko itxaropenak zapuztu ditu borrokaldiak.

Petro Poroxenko Ukrainako presidenteak gaur publikoki onartu duenez, Kieveko Gobernuak eta separatista errusiazaleek 2014ko irailaren 5ean su-etena sinatu zutenetik aurreneko aldiz, etsaiei eraso egiteko agindua eman du.

Ukrainako buruzagien ahotan, Donetskeko aireportua Ukrainaren kontrolpean dagoen zonaldea dela dio irailaren 19an, Minsken (Bielorrusia), sinatutako Bake Memorandumak.

Su-etena ez dute errespetatzen

Urtarrilaren 7az geroztik Donetsken eta Lugansken aldeek abenduaren 9an aldarrikatutako su-etena errespetatzen ez dutela onartu du Poroxenkok, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.

Zentzu horretan, matxinoei laguntzeko 700 bat soldaduko Errusiako bi gudarostek eta armamentu astunak muga gurutzatu dutela salatu du Ukrainak gaur.

Iturri separatisten hitzetan, azken 24 orduetan Ukrainako 200 soldadu baino gehiago hil eta ia 300 zauritu dituzte Donetskeko aireportuan. Era berean, 16 matxino hil eta 62 zauritu dituzte borroketan.

Diplomazia

Vladimir Putin Errusiako presidenteak Poroxenkori gutun bat bidali zion iragan astean. Armamentu astunak atzera egiteko epe konkretuak finkatzen dituen bide orria proposatu zion Moskuk Kievi.

Errusiaren eta Europako Segurtasun eta Lankidetzarako Erakundearen bitartekaritzarekin separatistekin negoziazioak berehala deitzeko unea dela errepikatu du Poroxenkok. Horrela, Errusiako, Alemaniako eta Frantziako agintariekin bilera bat eskatu du, “Minskeko akordioak aplikatzeko egutegi bat adosteko”.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Una madre elefante aleja a su cría del peligro en el norte de Kenia.



REMITIDA / HANDOUT por GEORGE WITTEMYER/COLORADO STATE UNIVERSITY

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

12/11/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

20 elefanteren heriotza misteriotsuak alarma piztu du Kenyan

Amboseli parke nazionalean, Kenyako turismo-gune nagusietako batean, gutxienez 20 elefanteren heriotza zerk eragin duen ikertzen ari dira. Animaliek sintoma berberak dituzte: paralisia, ibiltzeko zailtasunak eta arnasa hartzeko arazoak. Fauna basatiak garrantzia handia du bertako ekonomian, eta kezka gero eta handiagoa da. Albaitariek, zientzialariek eta agintariek ikertzen jarraitzen dute heriotza horiek zerk eragin dituen argitzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X