Zubilanaren garrantzia
Euskal herritarrek Kubarekin duten harremanaren lehen arrastoak 1492koak dira, Cristobal Colon almiranteak mundu berrirantz egindako lehen bidaia handikoak. Bere tripulazioan euskal marinel eta pilotu asko eraman zituen Colonek.
Hortik aurrera, Kubako gizarteko alor gehienetan egon ziren presente euskaldunak, urte askotan; erakunde nagusienetako edota armadako ardura karguetan euskaldun edota euskal jatorriko politikari asko izan ziren.
Historialarien arabera, XIX. mende amaiera arte, Euskal Herritik Kubara joandako askok hartu zuten parte Kubako garaiko gobernu ezberdinetan. Hala, 1865ean abiatutako Kubaren Independentziaren Gerran, Espainiaren kolonizazioaren kontra, euskaldun ugari agertu ziren Kuba Espainiaren menpeko izatearen alde. Era berean, Armada Askatzailearen soldaduen artean euskal abizen asko zeuden, ia denak, Kuban jaiotakoak, Euskal Herritik joandakoen ondorengoak.
1899koak dira Kubara joandako euskaldunei buruzko lehendabiziko datu ofizialak. Kubako Gobernuko artxiboan dago jasota Espainiarren Erregistro Orokorra, eta horren arabera, urte horretan euskal jatorriko 2.455 herritar zeuden Kuban erroldatuta; 1.139 bizkaitar, 741 nafar, 390 gipuzkoar eta 183 arabar. Argentinaren eta Uruguairen atzetik Kuba izan zen euskaldun gehien hartu zuen Latinoamerikako herrialde.
Bestalde, Ikuspegi Immigrazioaren Euskal Behatokiak jasotako datuen arabera, 2013an 1.853 kubatar bizi ziren EAEn.
Euskadi-Cuba, 25 urteko elkartasuna

Kuba eta Euskal Herriaren artean lankidetza eta elkartasun zubi asko eraiki da azken hamarkadotan. Euskadi- Cuba gobernuz kanpoko erakundea da lankidetza horren lekuko nagusienetako bat. Duela 25 urte jaiotako erakundea da eta 2.000 elkartek baino gehiagok osatzen duten mundu mailako sare bateko kidea da. Kubarekin eta Kubarako elkartasun proiektuak lantzen eta garatzen dituzte.
Jose Manzaneda Euskadi-Cubako lankideak nabarmendu duenez, munduko botere nagusien desafioetako bat da, gaur egun, Kuba. Horren aurrean, "kalitatezko lankidetza estrategikoaren alde lan egiten dugu, giza garapen jasangarria erdigunean jarrita".
Euskal Herriko eta Kubako errealitate politiko eta soziala bata bestearengandik oso urruti egon arren, "euskal gizarteak Kubarekin eta hango iraultzarekin enpatia handia erakusten" duela esan digu Manzanedak, eta elkartasun hori antolatzen dituzten ekintzetan ‘agerikoa’ dela. " Alde batetik, AEBn erasoa eta autodeterminazio eskubidea ez aitortzea salatzen dute euskal herritarrek. Eta bestetik, Kubaren lorpen sozialak txalotzen ditu hemengo jendeak".
Urte osoan zehar antolatzen dituzten kanpaina, erakusketa, hitzaldi edota bestelako ekintzen bidez, Kubaren errealitatea zein den erakustea dute xede Euskadi-Cuba elkartean: hango eredu politiko, ekonomiko eta kulturala Euskal Herrian azaltzea eta Kuban proiektuak garatzea da euren lan printzipala. "AEBk Kubari ezarritako blokeoaren eta herrialde garatuen politika inperialisten aurrean, euskal gizartea sentsibilizatzea da gure helburua", esan du Manzanedak.
Gobernuz kanpoko erakundeen artean Kuban ordezkaritza zabalena duena da Euskadi-Cuba, baina Euskal Herrian badira beste hamaika elkarte Kubaren alde etengabeko lanean ari direnak; Mundukike, Mundubat, Mugarik Gabe, Mugen Gainetik, KCD eta Intermon dira horietako batzuk.
Halaber, garapenerako lankidetzari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak eta Kubako Gobernuak elkarlanerako proiektu bat adostu zuten 1997an: "Kubarekin Lankidetzarako Euskal Estrategia". Oraindik, indarrean dagoen egitasmoa da eta Kuban lanean ari diren gobernuz kanpoko erakundeen lehentasunak ezarri eta bideratzen ditu.
Manzanedaren iritzian, lankidetzaren alorrean aipatzekoa den beste proiektu bat ‘Euskal Kuba Etxea" da: Kuban bizi diren euskaldunek eta euskaldunen ondorengoek osatzen duten elkartea da. Euskal kultura Kuban ezagutarazteko lanean ari dira, eta euskara irakasteko eskolak ere ematen dituzte.
Aldebiko harremana
1999 eta 2008 artean Eusko Jaurlaritzak eta Kubako Gobernuak hainbat lankidetza hitzarmen, protokolo eta memorandum izenpetu zituzten.
2002ko apirilean Juan Jose Ibarretxe lehendakariak bisita ofiziala egin zuen Kubara eta Fidel Castro orduko presidentearekin bildu zen. ‘Kuba-Euskadi Gobernuen Arteko Batzorde Mistoa’ jarri zuten hainbat, hainbat alorretan lankidetza hitzarmenak abiaraziz. Hala nola, industria, hezkuntza, komunikazio eta osasunaren alorrean sinatu zituzten akordioak.
Castro eta Ibarretxe ‘pozik’ agertu ziren identitate nazionalak gordetzea aldarrikatzen duten herrialdeak gobernatzen ari zirelako. Euskal enpresei Kuban proiektuak abiarazteko erraztasunak ematen ahaleginduko zela agindu zion Castrok lehendakariari.
Jaurlaritzak emandako datuen arabera, 2012-2013 urteetan Gasteizko Gobernuak 25 milioi euro bideratu zituen gobernuz kanpoko erakundeen bidez abian jarritako proiektuetara. Peru eta Guatemalara bideratutako proiektuek jaso dute urte horietan Jaurlaritzatik dirurik gehien. Hirugarren lekuan daude Kubara zuzendutako egitasmoak.
40 euskal enpresa, Kuban
Kubako historian berebiziko garrantzia izan zuen Habanako Komertzio Konpainia Nagusiaren bultzatzaileak euskaldunak izan ziren, 1740an; batez ere, euskal herritarrek ipinitako diruarekin jarri zen abian merkataritzara bideratutako erakunde hori. Kubako ekonomiaren garapenaren hastapenen ikurra izan zen. Euskal izenak zituzten enpresak artxipelago osoan barrena zabaldu ziren; Urumea, Alava, Algorta, Portugalete, Orozco edota Guipuzcoa, besteak beste.
Latinoamerikako beste herrialde askotan bezala, Kuba ere hazkunde ekonomikoan murgilduta dagoen herrialdea da, bertako adierazleek hazkundea inguruko herrialdeetan baino motelxeagoa dela erakusten badute ere.
Jose Antonio Ardanza lehendakariak, 1998an, SPRI Eusko Jaurlaritzako Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren bulego bat inauguratu zuen Habanan. Euskal enpresei Kubako merkatuan sartzen laguntzea da bulegoaren egitekoa. Kuba bertako enpresei ere industria-birmoldaketa prozesuetan laguntza eskaintzen die. Kubako Gobernuarekin hainbat elkarlan proiektu ditu SPRIk, industria garapenera bideratuta. 2013an Habanako bulegoa itxi egin zuen Jaurlaritzak, atzerriko bulegoen berrantolaketa prozesuaren ondorioz. Gaur egun, 40 euskal enpresak dute egoitza Kuban. Beste 130 inguruk, berriz, euren produkzioa Kubako merkatura etengabe esportatzen dute. SPRIren arabera, enpresa batetik bestera emaitzak oso ezberdinak diren arren, guztiak bat datoz Kubaren aldeko apustuari eutsi egin behar zaiola esatean, aukera berri asko eskaintzen dituelako. Atzerriko inbertsioak arautzen dituen lege berria onartu berri du Kubako Gobernuak, industria suspertzeko pizgarriekin eta tokian tokiko produkzioak munduko merkatu zabalean lehiakortasuna irabazteko neurriekin.
p>Zure interesekoa izan daiteke
Adimen artifizialaren gobernantza eztabaidagai Indian: Silicon Valleyeko handikiak eta nazioarteko agintariak New Delhin bildu dira
Sam Altman (OpenAI), Sundar Pichai (Google) eta Jensen Huang (Nvidia) lider teknologikoak batu dira goi-bileran.
Epsteinen paperetan jasotakoak gizateriaren kontrako krimentzat har daitezkeela esan du NBEk
Inpunitate osoz aritzen zen enpresa kriminal bat zela diote kasua aztertu duten errelatoreek. Sexu-esklabotza, bortxazko desagertzea, tortura eta feminizidioa, besteak beste, egin direla frogatzeko moduko dokumentuak daudela ziurtatu dute.
Nola gauzatuko du Israelek Zisjordaniako lurren erregistroa?
Jerusalem ekialdean prozesu bera hasi zenetik, eraginpeko lurren % 1 baino ez da palestinarren izenean erregistratu.
Rubioren hitzetan, AEBk ez du Europa basailu izatea nahi, "aliatu sendo bat" baizik
Bestalde, Atzerri eta Segurtasun gaietako europar idazkari nagusi Kaja Kallasek azken hilabeteotan Trumpen Gobernuak egindako kritikei erantzun die. "Batzuek aurkakoa badiote ere, Europa eroria ez da hiltzen ari den zibilizazio bat", esan du, eta gaineratu du gero eta jende gehiagok batu nahi duela "Europaren klubera".
Ultraeskuinaren gertuko gazte bat kolpeka hil izanak politika giroa nahasi du Frantzian
23 urteko matematikako ikasle katolikoa zen Quentin, eta larunbatean zendu zen, jasotako kolpeen ondorioz eta bi egun koman eman ostean. Lyongo Fiskaltza gertakari horren nondik norakoak ikertzen ari da.
Israelek Zisjordaniako eremu zabalak Estatuaren zati gisa erregistratu ditu, 1967tik lehen aldiz
Palestinako Aginte Nazionalak salatu duenez, Palestinako lurralde gehiena 'de facto' anexionatu du.
Alemaniak, Frantziak, Erresuma Batuak, Suediak eta Herbehereek Navalni oposizioko burua toxina batekin hiltzea leporatu diote Errusiari
Pozoia, jatorriz Ekuadorko igel batek ekoizten duena, ez dago "modu naturalean" Errusian. Von der Leyenek estatu errusiarraren jokabide "terrorista" salatu du.
Rubiok AEBen eta Europaren arteko harremanak hurbildu nahi ditu baina kontinente zaharrak independentzia sustatu nahi du
Marco Rubio AEBetako Estatu idazkariak Europarekiko harremanak goraipatu ditu larunbat honetan Municheko Segurtasun Konferentzian, eta arindu egin du herrialdeko presidenteorde J.D. Vancek duela urtebete emandako hitzaldi gogorraren tonua.
Zelenskik esan du Ukraina erdibitzeak ez duela benetako bakerik ekarriko
AEBk bultzatzen dituen bake-negoziazioek arrakasta izan dezaten ahal duen guztia egiteko prest agertu da Ukrainako presidentea, baita hauteskundeak berehala deitzeko ere, bi hilabeteko su-etena bermatzen bada.
Europa indartzeko eta AEBrekiko harremana bideratzeko deia egin du Merzek, potentzia handien garaian
Alemaniako kantzilerrak europarren aldeko deia egin du Municheko Segurtasun Konferentziaren (MSC) irekiera ekitaldian. 120 herrialdetako 200 estatuburu, gobernuburu eta ministro biltzen ditu hitzordu garrantzitsu horrek.