Zortzi lagun atxilotuta Frantzian eta Belgikan, jihadismoarekin lotuta
Frantziako eta Belgikako Poliziek zortzi pertsona atxilotu dituzte gaur, asteartea, yihadismoarekin lotutako zenbait delitu egotzita.
Polizia frantziarreko elite unitateak bost lagun atxilotu ditu Lunel herrian (hego-sartaldean), Sirian borrokatzeko beste jihadistak erakartzeko sare baten kide direlakoan.
Atxilotuak 26 eta 44 urte artekoak dira, eta, Poliziaren arabera, Lunelen hainbat gazte errekrutatu dituen talde batekin lotuta daude.
Bernard Cazeneuve Barne ministroaren esanetan, epaitegietatik susmoak berresten badituzte, “filial arriskutsua eta antolatua desegin” dute.
Bestalde, Belgikako poliziak hiru ustezko jihadista atxilotu ditu Kortrijk hiriaren inguruetan eta Verviersen desegindako taldearekin lotuta ote dauden ikertzen ari dira, Le Soir hedabidearen arabera.
Hedabide horren arabera, armak ere topatu dituzte hiru lagun horien etxebizitzan.