Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantzia, hiru koloretako herrialdea

Frantziako departamenduetako bozketetan argi dago nork irabazi duen eta nork galdu duen. Alderdi Sozialistak galdu du eta oso bide arriskutsua hasi du.

Hauteskunde bateko emaitzak, gutxitan izan dira oraingoan bezain argiak. Frantziako departamenduetako bozketetan argi dago nork irabazi duen eta nork galdu duen. Alderdi Sozialistak galdu du eta oso bide arriskutsua hasi du. Greziako PASOK alderdiari gertatu zaiona gerta dakioke berari: bost urtetan, boterean egotetik kasik Parlamentutik kanpo gelditzera pasa zen PASOK. Izan ere, Frantzian izan diren azken lau hauteskundeetan, Alderdi Sozialistak behera egin du etengabe eta oraindik ez du hondoa jo.

Garaipena lortu du, jakina, Sarkozy presidente ohiaren inguruan eratu den eskuin tradizionalak, eta 2017ko presidentetzarako hauteskundeetan aurkezteko asmoa berrindartu du. Frantziako departamenduetako bi herenetan aginduko du, baina, presidentea izendatzeko bozketarako oraindik denbora falta da eta ezin du, oraindik, garaipena aldarrikatu.

Fronte Nazionalak ere irabazi du baina, ez dio askorako balio. Ez du inongo departamendutan aginduko baina, bigarren indar izan da kantonamendu askotan; 100 kontseilari lortu ditu eta Europako hauteskundeetan gertatu zen moduan, botoen ehuneko 20 gainditu du. Horrek esan nahi du 5 frantsesetik batek uste duela, Fronte Nazionala, beste alderdiak bezain bidezkoa dela. Frantzia jada, hiru alderdiren herrialdea da.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X