Bederatzi lagun hil dira maiatzetik Eurotunela zeharkatzen saiatzean
Sudango etorkin bat hil da asteazkenean, kamioi batek harrapatuta, Mantxako Kanalaren azpitik doan Eurotunela zeharkatzen saiatu denean. Frantzia eta Ingalaterraren artean dagoen tunelean 1.500 bat lagun ahalegindu dira sartzen gauean, polizia-iturriak esan dutenez. Hildakoak 25-30 urte bitartean zituen; dagoeneko, bederatzi lagun hil dira azken bi hilabeteetan tunelean eta haren inguruan.
Kanala zeharkatzen duten bagoietako batetik jaisten ari zen kamioi batek harrapatu du etorkina, hura kamioi horretara igotzen saiatzen ari zela, iturriek esan dutenez. Milaka etorkinek erabiltzen dute modu hori Erresuma Batura heltzen saiatzeko.
Azken bi gauetan, helduera masiboa
Azken bi gauetan, etorkinen helduera masiboa izan da Eurotunelean. Astelehenetik astearterakoan, hain zuzen, 2.000 bat hauteman zituzten, iturri ofizialen arabera. Ekipamendua kudeatzen duen Eurotunnel enpresak dio 37.000 etorkin atzeman dituztela 2015 hasi zenetik.
Frantzia eta Ingalaterraren artean dagoen puntu honetarako etorkinen helduera masiboak Calaiseko portuan dagoen lan-gatazkan izan lezake azalpena. Portua geldialdi partziala jazotzen denez, kamioi askok tunelaren aurrean itxaroten dute erresuma Batura igaro ahal izateko. Ondorioz, etorkin asko ibilgailu horietako barnealdean ezkutatzen saiatzen dira, kanaleko beste aldera iritsi ahal izateko.
Bernard Cazeneuve Frantziako Barne ministroa Theresa May Erresuma Batuko bere homologoarekin bildu zen asteartean, Londresen, krisiaz hitz egiteko.
Larri zauritua, Parisen
Egiptoko herritar bat, gainera, larri zauritu da Parisen, Eurostar tren batera ezkutuan igotzen saiatu denean. Trena Erresuma Batura zihoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz