Errefuxiatuen banaketa onartu ala ez erabaki behar du gaur EBk
Hungariatik, Greziatik eta Italiatik heldu diren 120.000 errefuxiatuen banaketari babes politikoa eman ala ez erabaki behar dute Europar Batasuneko Barne ministroek astelehen honetan. Europako Batzordeak neurria iragan asteazkenean proposatu zuen. Maiatzean 40.000 asilo-eskatzaile birkokatzea eskatu zuen dagoeneko.
32.256 asilo-eskatzaile estatuen artean banatzeko konpromisoa hartu zuten EBko kideek iragan uztailean. Neurria formalki onartuko dute gaur ezohiko bilera batean. Abenduan kopurua moldatzeko borondatea berretsiko dute; izan ere, Bruselak 40.000 pertsona hartzea eskatu du.
Hala ere, 120.000 errefuxiatuen banaketa urriaren 8ra arte ez adostea espero da, baina estatu batzuek onartzeko prest dauden konpromisoak aurreratzea ez dute baztertzen.
Espainia
14.931 pertsona hartzeko prest dagoela aurreratu du Espainiak, eta baita uztailean hartuko zituela agindu zuen beste 2.749 pertsona ere.
Hala ere, 2.749ko kopuruak nahaste-borrastea sortu du bi proposamen ezberdin biltzen dituelako: 1.300 asilo-eskatzaile Europara heldu diren 40.000 pertsona eta EBtik kanpo dauden beste 1.449 errefuxiatu. Neurriek ez dute 500.000 pertsonaren etorrera masiboa praktikan motelduko.
4.288 pertsona onartzea eskatu zion Europako Batzordeak Espainiari. Ondorioz, 1.300 errefuxiatu hartzeko eskaintza horren heren bat baino ez da.
Beraz, Espainiak amore eman eta uztailean egindako eskaintzaren (1.300) eta maiatzean Batzordeak egindako proposamenaren (4.288) arteko aldea (2.988) onartzen ote duen ikusteke dago. Hala ere, erabaki hori urte bukaerara arte atzeratzea litekeena da.
Austria eta Alemania arteko tren-zirkulazioa, martxan berriro
Austria eta Alemania arteko tren-zirkulazioa igande arratsaldean eten zuten errefuxiatuen etorrera geldiarazteko. Ia-ia normaltasunez funtzionatzen ari da berriro, Deutsche Bahn (DB) Alemaniako tren konpainiak gaur jakitera eman duenez.
Salzburgo (Austria) eta Munich (Alemania) arteko tren-zirkulazioak bakarrik etenda jarraitzen du oraindik pertsonak trenbidean daudelako, DBko bozeramaile batek erantsi duenez.
Alemaniako buruzagiek bi estatuen arteko zirkulazioa etetea eskatu zuten. Neurriak ez die bakarrik errefuxiatuei eragin, turistei eta beste erabiltzaileei ere.

Alemania eta Austria arteko muga. Argazkia: EFE
Auto-ilarak
Reichenhalleko mugan, Alemaniako hegoaldean, hiru kilometroko auto-ilarak izan dira goizean. Mugetan kontrolak berriz martxan jarriko zituela iragarri zuen Alemaniako Gobernuak igandean.
Bayerischer Rundfunk Bavierako telebista publikoak jakitera eman duenez, sei kilometroko auto-ilarak izan dira Passaun.
Poliziaren arabera, autobideak errei bat gutxiagorekin geratu dira poliziek mugetan kontrolak egin ahal izateko. Bestalde, Poliziak errefuxiatuen hiru trafikatzaile atxilotu ditu Freilassingo mugan, segurtasun indarren bozeramaile batek jakinarazi duenez.
Theo Francken Belgikako Migrazio Estatu idazkariak gaur ziurtatu duenez, aldi baterako mugak ixtea ez dute baztertzen, Alemanian gertatu bezala errefuxiatuen etorrera masiboa gertatzen baldin bada.
Austriak Armada mugara bidali du
Poliziari laguntzeko Hungariako mugara Armada bidaltzea erabaki du Austriak.
Segurtasun indarren helburua errefuxiatuak kontrolatzea izango dela goraipatu du Werner Faymann Austriako kantziler federalak Vienan. Hala ere, beharrezkoa izango balitz errefuxiatuei laguntza humanitarioa eskainiko diete.
2.200 bat soldadu mugatik gertu bidaliko dituzte errefuxiatuak kontrolatzeko eta pertsonen sarrera “ordenatua” bermatzeko, Reinhold Mitterlehner kantzilerrordeak erantsi duenez.
Zure interesekoa izan daiteke
Gutxienez 10 pertsona hil dira Kanadako eskola batean izandako tiroketan
Ustezko erasotzailea hildakoen artean dago. Kolunbia Britainiarreko agintariek adierazi dutenez, 25 pertsona inguru artatu dituzte bertako osasun zentroan eta beste bi helikopteroz eraman dituzte, zauri oso larriekin.
Starmer Erresuma Batuko lehen ministroa hari-harian, Epstein auziaren ondorioz
Keir Starmer lehen ministroak AEBrako enbaxadore izendatu zuen Peter Mandelson laborista Epstein auziko dokumentuetan agertu ostean, hautsak harrotu dira Erresuma Batuan. Hala ere, Starmerrek ez du dimititzeko asmorik.
Takaichi lehen ministroak nagusitasunez irabazi du Japonian, eta immigrazioaren aurkakoek gora egin dute
Kontserbadoreen buruak bi hereneko gehiengoa lortu du eta bere politikak aurrera atera ahal izango ditu. Orain arte indar gutxi izan duten bi alderdik ezustekoa eman dute: Sanseito ultraeskuindarrak eta Team Miraik.
Albiste izango dira: Bad Bunny Super Bowl-en, greba Tubos Reunidosen eta lanuzteak Renfen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Bad Bunnyk batasun mezua zabaldu du Super Bowleko ikuskizunean, eta Trumpen kritikak jaso ditu
Artista puertorricarrak historia egin du Super Bowleko finaleko atsedenaldian egin ohi den ikuskizunean. Lady Gaga eta Ricky Martinekin batera, kontinentearen batasunaren aldeko aldarria egin du. Trump AEBko presidenteak adierazi du "herrialdeari zaplaztekoa eman" diola.
Seguro sozialistak irabazi du Portugalen, hauteskunde presidentzialen bigarren itzulian, botoen % 65,77 lortuta
Ventura ultraeskuindarrak, berriz, botoen % 34,13 lortuko lituzke, botoen % 98 zenbatuta. Herri batzuek hauteskundeak astebete atzeratzea erabaki dute, otsailaren 15era arte, herrialdeak azken bi asteetan jasan dituen denboraleen ondorioz.
Irango auzitegi batek zazpi urte eta erdiko kartzela-zigorra ezarri dio Mohammadi Bakearen Nobel saridunari
Starmerren aholkulari nagusiak dimisioa eman du Epsteinen artxiboen eskandaluagatik
Kabineteko buruak bere gain hartu du Mandelson enbaxadore kargurako izendatu izanaren errua. "Akats bat izan zen. Gure alderdiari, gure herrialdeari eta politikarekiko konfiantzari kalte egin die Mandelsonek", gaineratu du.
Takaichik irabazi ditu hauteskundeak Japonian, eta gehiengoa handitu du
Hauteslekuak itxi osteko lehen kalkuluek 274 eta 328 eserleku artean eman dizkiote lehen ministroaren Alderdi Liberal Demokratikoari, gehiengo absolutua aise gaindituta.
Hauteskunde aurreratuak Japonian, azken urteetako elurte handienaren erdian
Sanae Takaichi lehen ministroak bozak aurreratzea erabaki zuen, Parlamentuan dituen babesak handitzeko asmoz. Inkesten arabera, helburua lortuko du, baina ez dira ohiko hauteskundeak izango, elurraren eraginez ordutegia aldatu behar izan baitute hautesleku batzuetan.