Talibanen kontrako erasoaldia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kunduz berreskuratzeko operazioa abiatu dute Afganistango indarrek

Poliziaren iturri batek esan duenez, 'datozen orduotan' berreskuratuko dute egun talibanen menpe dagoen hiria.
18:00 - 20:00
Armada Kunduz hiria berreskuratzeko borrokan ari da

Atzotik talibanen esku dagoen Kunduz hiri estrategikoa berreskuratzeko operazioa abiatu dute Afganistango segurtasun indarrek. Iturri ofizialen arabera, dagoeneko berreskuratu dituzte hiriko eraikin batzuk.

"Kontraerasoa gaur goizean hasi da, eta dagoeneko hiriko hainbat gune berreskuratu ditugu", adierazi du Najib Danish Afganistango Barne ministrordeak.

Talibanak atzo sartu ziren Kunduzen, eta hiriaren kontrola hartu zuten. 2001ean horien erregimena jausi zenetik, hori izan da lortu duten konkista militarrik garrantzitsuena.

Afganistango Defentsa Ministerioaren esanetan, militarrak aurrerapausoak ematen ari dira lekuan bertan, eta, oraingoz, "erresistentzia ahula" aurkitu omen dute.

Poliziaren iturri batek jakitera eman duenez, "datozen orduotan" berreskuratuko dute egun talibanen menpe dagoen hiria.

Bestalde, Zabihullah Mujahid talibanen bozeramaileetako batek Twitterren duen kontuan azaldu duenez, Kunduz hiriko egoera "normala" da. "Ez da egia etsaia kontraerasoarekin hasi denik, mujahidinek ausardiaz defendatuko dute hiria", gaineratu du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Azken hamarkadetako gatazka krudel eta bortitzenetako bat bizi dute Sudanen

Hiru urte bete dira Afrikako herrialde handienean gerra hasi zenetik, baina ezkutuan egon izan da. Ez dao¡go hildakoen kopuru zehatza jakiterik: 150.000 izan daitezke, baina kopurua askoz handiagoa izan liteke. Gosete latza dago han, eta milioika desplazatu eragin ditu. Urteurrenean, goi-bilera egin dute Berlinen laguntza humanitarioa bideratu eta irtenbide politikoa bilatzeko asmoz, baina borrokan ari diren bi aldeek ez dute parte hartu.

china-portavoz-ministerio-exteriores-aranceles-efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Txina, hazkunde etengabean: Munduko fabrika izatetik, lider teknologikoetako bat izatera

Txina Irango eta Persiako golkoko beste herrialde batzuetako petrolio eta gas inportatzaile handia da. Hala ere, herrialdearen erreserbak maximo historikoetan daude, eta auto elektrikoen eta energia berriztagarrien aldeko apustuari esker, gerrak ez dio askorik eragin, momentuz. Horrela, Iran bazkide estrategikoa duen arren, Txina erantzun diplomatikoaren alde dago, epe luzerako estrategia baitarabil.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X