Alerta bertan behera Mexikoko hainbat tokitan, 'Patricia' igaro ostean
Mexikoko hiru estatutan ezarritako alerta bertan behera uztea agindu du Enrique Peña Nieto presidenteak, 'Patricia' urakana bertatik igaro ostean. Urakanak espero baino kalte gutxiago utzi ditu, 5. mailako indarraren lur hartu ostean 2. mailara jaitsi baitzen orduek aurrera egin ahala.
''Azken informazioak oinarri hartuta, bertan behera geratuko da alerta Colinan, Jaliscon eta Nayariten'', idatzi du presidenteak Twitterren.
''Orain errekuperazio fasea dator, zerbitzuak ahalik eta arinen martxan jartzeko berriz'', gaineratu du Peña Nietok.
Mexikoko hainbat eskualdetan izan da presidentea, eta bisita horren ostean hartu dute erabakia.
Berez, inoizko urakanik bortitzena izatera deitua zegoen Patricia, baina espero baino arinago galdu duen indarra.
''Inoizko bortitzena'', aurreikuspenen arabera
Berez, ''inoizko urakanik bortitzena'' izatera deitua zegoen Patricia. Mexikora heldu aurretik emandako datuen arabera, 325 kilometro orduko haizeak zituen, eta, ondorioz, "inoiz jazotako urakan indartsuena" behar zuen.
"Planeta osoko historian ez da izan 325 kilometro orduko haizeak izan dituen urakan bat", azaldu zen Roberto Ramirez Uraren mexikar Batzorde Nazionaleko zuzendariak. Urakana "oso bortitza" da, eta "hondamendi handia" sortzeko gai, gaineratu zuen.

(Urakanaren argazkia, nazioarteko espazio estaziotik. EFE)
Aurreikuspen horien aurrean, Babes Zibilak alerta gorria ezarri zuen Coliman, Jaliscoko kostaldean eta Nayariteko hegoaldean, eta alerta laranja Jaliscoko iparraldean, Nayariteko iparraldean eta erdigunean, Zacatecasen, Durangoko eta Sinaloako hegoaldean eta Marias eta Marietas uharteetan.
Ebakuazio masiboak
Testuinguru honetan, milaka pertsona ebakuatu zituzten Jaliscon, Coliman eta Nayarioten. Gainera, supermerkatuetara jende andana bertaratu zen, oinarrizko produktuak erosteko.

(Jaliscoko Puerto Vallarta hiria (México), 'Patricia' urakanaren zain. EFE)
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz