Urtezaharreko mezua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Merkelek errefuxiatuen iritsiera 'aukera' gisa hartzea eskatu du

Aurten gerra eta krisi ugari izan dela azpimarratu du Alemaniako kantzilerrak, tartean "Estatu Islamikoa erakunde terroristaren hilketa basatiak" eta Siriako gerra.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra.
Angela Merkel Alemaniako kantzilerra. Argazkia: Efe

Angela Merkel Alemaniako kantzilerrak Urtezaharreko mezuan herritarrei eskatu die "aukera" gisa har dezatela errefuxiatuen iritsiera, eta asko "heriotzatik" ihesi joan direla gogorarazi die.

Aurten gerra eta krisi ugari izan dela azpimarratu du Alemaniako kantzilerrak, tartean "Estatu Islamikoa erakunde terroristaren hilketa basatiak" eta Siriako gerra.

2014ko mezuan ohartarazi zuen Siriako gerraren ondorioetako bat errefuxiatu oldea izango zela, "Bigarren Mundu Gerran ikusi zen bezalaxe", eta herritarrei eskerrak eman dizkie "bat bateko elkartasun oldearekin" hartu dituztelako errefuxiatuak.

Merkelek aitortu du pertsona horiek gizarteratzeko prozesua luzea izango dela, eta dirua eta esfortzua eskatuko duela. Dena dela, "iraganeko akatsetan" ez erortzeko eta "gure baloreak, tradizioak, legeak, hizkuntza eta arauak" errespetatzen dituen integrazio eredua defendatzeko deia egin du.

Migrazio fluxu horien integrazioa "aukera handia da etorkizunerako", baina lortzeko beharrezkoa omen da "mundu mailako kontzeptu politikoa", berretsi du Merkelek.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X