Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Frantziako sindikatuen eginkizun unibertsala

Frantziako langile askok uste dute erantzukizun unibertsal moduko bat dutela, nahikoa makurtu direla globalizazioaren inposaketetara.

Lan erreforma dela eta, Frantziako Gobernuaren eta sindikatuen arteko borroka muturrerainokoa izango da. François Hollandek argi utzi du ez duela atzera  egingo,inolaz ere. Sindikatuek, berriz, legea bertan behera utzi arte borrokan jarraituko dutela erantzun diote. Egunero sektoreren batean lanuzteak egiten dituzte, eta denen ahotan greba orokorra deitzearen aukera geroz eta ozenago entzuten da. Garraioetako sindikatuek dagoeneko esan dute Eurokopa egunetan greba deialdia egitea aztertzen ari direla. Egunero daude manifestazioak Frantzian, eta ez Parisen soilik, Nantes edo Tolosa bezalako hiriek azaldutako borrokarako grinak ere atentzioa eman du.

Gatazkak irtenbide zaila du. Gobernuaren esanetan, lan erreforma beharrezkoa da Frantziako enpresen lehiakortasuna mantentze aldera, eta erreforma indarrean sartzen ez bada, lanpostu asko galduko direla azpimarratu du. Sindikatuek diote hori betiko kontua dela, eta lan erreformek ez dutela zertan langabeziaren behera egitea bermatzen, horren adibide Espainiaren egoera jartzen dute. Frantziako langile askok uste dute erantzukizun unibertsal moduko bat dutela, nahikoa makurtu direla globalizazioaren inposaketetara. Eurek amore ematen badute, auziak ez duela balaztarik izango.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X