Europar Batasunaren eta Israelen arteko merkataritza harremana, zenbakitan
Europar Batasunak eta Israelek merkataritza akordio estua dute 2000tik. Iaz, bien arteko truke ekonomikoa 42.600 milioi eurokoa izan zen; hau da, EB Israelek duen bazkide komertzial nagusia da, AEBren aurretik.
Izan ere, AEBk Israelekin egindako merkataritza-eragiketak 31.600 milioi eurokoa izan zen urte berean. Horrek argi uzten du Israelek EBrekiko duen menpekotasuna, Batasunarentzat Israel merkataritza-bazkide nagusien artean 31. postuan dagoen bitartean.
Europako erakundeetan eztabaidan daude Israelekin dituzten harremanak etetea edo murriztea. Erabaki hori ez da erraza izango: kasu batzuetan estatu kideen oniritzia behar da, eta besteetan Europako Batzordeak dauka azken hitza. Hala ere, gauzatuko balitz, kolpe handia litzateke Israelentzat.
Merkataritza-harremanez gain, gogoratu beharra dago Israelek Europako funtsak ere jasotzen dituela, hala nola Horizon ikerketa programakoak eta nazioarteko lankidetzarakoak.