Albiste izango da: NATO-Errusia harremana, lehendakariaren bidaia ofiziala Kanarietara eta Diada Katalunian
Hauek dira Orainek gaur landuko dituen gai nagusietako batzuk.
Hauek dira ostegun honetan, irailak 11, Orainek landuko dituen gai nagusietako batzuk:
- NATO-Errusia harremana: Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak Ukrainako gatazka "hedatzeko benetako arriskuaz" ohartarazi du, Errusiako hogei bat drone Poloniako aire eremuan sartu ostean.
- Lehendakariaren bidaia ofiziala Kanariar Uharteetara: Imanol Pradales Kanariar Uharteetan izango da gaur, Fernando Clavijo Kanarietako presidentearekin lan-hitzarmen bat sinatzeko. Migrazioaren gaia ere mahai gainean izango dute.
- Diada Katalunian: Aitor Esteban eta Joseba Diez Antxustegi izango dira EAJren ordezkariak Diadaren ospakizunean, Bartzelonan. EH Bilduk ere ordezkaritza bat bidaliko du, Igor Zulaika eta Idurre Bideguren buru direla.