AEB
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Kaiman batek uretara eramandako haurraren hilotza topatu dute Floridan

Disney Worldeko hotel bateko aintzira ondoan zegoela, kaimanak ezustean harrapatu eta uretara eraman zuen umea.
Erreskate taldeak Disney Worldeko aintziran. Argazkia: EFE
Erreskate taldeak Disney Worldeko aintziran. Argazkia: EFE

Bart, Floridan, kaiman batek zingira batera eramandako haurraren hilotza topatu dutela jakinarazi du Poliziak.

Gertakariak Disney Worldeko Grand Floridian Resort & Spa hotel handiaren aintziran jazo ziren, oporretan zegoen familia laku ondotik paseoan zihoala. Ezustean kaiman batek bi urteko umea harrapatu eta uretara eraman zuen.

Urpekari talde batek gaur aurkitu du haurraren hilotza lakuan.

Zure interesekoa izan daiteke

berlin_zauritua efe
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gizon bat atxilotu dute Berlinen turista bilbotar bati egindako erasoaren egileari ustez laguntzeagatik

Erasoa iazko otsailean gertatu zen Europako Hildako Juduen Monumentuaren ondoan. Biktima, Bilboko 30 urteko gazte bat, erasotik bizirik atera zen Alemaniako hiriburuan hainbat egun ospitalean eman ondoren. Erasoaren egileari 13 urteko kartzela-zigorra ezarri zioten martxoan, hilketa saiakera, lesio larriak eta Estatu Islamikoaren kide izatea egotzita, eta orain arte ez da ezagutu ustezko laguntzaile baten existentzia.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Porrota Enhanced Games txapelketan: milioika dolar saritan eta dopin librea, ofiziala izango ez den errekor bakar baten truke

Enhanced Gamesek, substantzia debekatuak erabiltzea baimentzen zuen kirol-esperimentu polemikoak, kale egin du. Kristian Gkolomeev igerilariak lehiaketaren errekor bakarra lortu du: milioi bat dolar irabazi du, baina bere errekorra ez da ofiziala izango. 42 parte-hartzaileetatik 38k dopatzeko substantziak erabili zituzten: % 91k testosterona eta % 71k giza hazkundearen hormona. Dopinaren Aurkako Munduko Agentziak eta federazioek atleten osasunerako arriskuaz ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X