Zer da 'brexit'a?
Erresuma Batua Europar Batasunetik irteteko abian den prozesu politikoari brexit deritzo, EBko kide izateari utzi nahi baitio Erresuma Batuak.
2016ko ekainaren 23ko erreferendumaren emaitzen arabera, herritarren % 51,9k Europar Batasunetik irtetea erabaki zuten. Orduan, Gobernuak EBko Ituneko 50. artikuluari hel egin zion eta bi urteko epea eman zitzaion Europar Batasunetik ateratzeko, 2019ko martxoaren 29ra arte hain zuzen.
Epe hori baina, 2019ko apirilaren 12ra arte luzatu behar izan zuten hasiera batean, eta gerora luzapen berri bat eman zion Bruselak, 2019ko urriaren 31era arte. Eta horretan gabiltza, brexitarekin zer gertatuko ote den ondo jakin gabe.
Horra, brexitaren gakoak:
ZERGATIK DEITU ZUTEN ERREFEREDUMA?
David Cameron Erresuma Batuko lehen ministroak, 2015eko hauteskunde orokorrak irabazi zituenean, erreferenduma deituko zuela agindu zien, hori aldarrikatzen zuten herritarrei. Erresuma Batuko Independentziaren aldeko Alderdiak eta kontserbadoreen jarraitzaile askok eskatu zuten Europar Batasunarekin izan beharreko harremanari buruzko galdeketa.
AURREKARIAK
Orain arte, herrialde bakar batek ere ez du Europar Batasunetik alde egitea erabaki. Aurrekari bakarra, prozedurari dagokionez, Groenlandiarena da. Administratiboki, Danimarkaren esku dagoen lurralde autonomoa da Groenlandia, eta 1982an, erreferendum bidez, Europar Batasunetik irtetea erabaki zuen, Danimarkak kontrako agindua eman zion arren.
ZER ESAN NAHI DU BREXIT HITZAK?
'Britain' (Erresuma Batua) eta 'exit' (irteera) uztartuta sortutako hitza da brexit, Europar Batasunetik irtetea adierazteko.
NORK NAHI DU EUROPAR BATASUNEAN GERATZEA?
Espektro-politiko zabalak babestu du EBn jarraitzea eta muga-zergen zein merkatuaren batasuna mantentzea. Hala ere, ez da britainiarrek horren harira egiten duten lehen erreferenduma; 1975ean Europako Ekonomia Erkidegoan (aitzineko Europar Batasuna) jarraitzeko erreferenduma egin baitzuten, baina orduko hartan jarraitzearen alde egin zuten.
NORK NAHI DU EUROPAKO BATASUNETIK ALDE EGITEA?
Ezkerreko zein eskuineko euroeszeptikoek babestu dute aukera hori. 1990eko hamarkadatik eskuina ibili da integrazioaren aurka, batez ere Maastrichteko (1992) Itunaz geroztik, Alderdi Kontserbadorean desadostasun handiak sortu baitzituen.
EUROPAKO BATASUNEAN JARRAITZEKO ARRAZOIAK
EBko kide izateak Erresuma Batuko ekonomiari egiten dion ekarpena da jarraitzearen aldekoen argudio nagusia. Mehatxu terroristaren aurrean, EBn egoteak segurtasuna indartzen duela ere nabarmendu dute.
ALDE EGITEKO ARRAZOIAK
EBk ezartzen dituen arau ekonomikoak zorrotzegiak direla uste dute alde egitea nahi dutenek. Erresuma Batuko negozioak, EBtik kanpo, askoz errentagarriagoak liratekeela uste dute, EBko kide izatea oso garesti ateratzen omen zaiolako herrialdeari. Mugen kontrola berreskuratzea ere aldarrikatzen dute EBtik atera nahi dutenek, besteak beste, Erresuma Batura heltzen den etorkin kopurua murrizteko.
ZERGATIK DA HORREN GATAZKATSUA IRLANDAKO MUGA?
Irlandaren eta Ipar Irlandaren (Erresuma Batuko lau nazioetako bat) arteko muga fisikoen desagerpena, urteetako indarkeria independentistari amaiera jarri zion bake prozesuaren oinarrietako bat izan zen.
Erresuma Batua Europar Batasunetik ateraz gero, baliteke hesi horiek berriro ezarri behar izatea, baina Brusela eta Londres aukera horren aurka agertu dira eta hori saihesteko konpromisoa hartu dute.
Horretarako, "zaintza" berezia ezarri dute, beste irtenbideren bat aurkitzen ez duten bitartean, Erresuma Batua EBren aduanen batasunean mantentzeko. Horrenbestez, Ipar Irlandak EBko merkatuaren zenbait arau bete beharko lituzke.
Hori horrela, Ipar Irlanda Erresuma Batuaren barne gelditzen da legez, baina praktikan, aduanen batasuneko arauak bete beharko ditu, baita barne merkatuaren beste asko ere; esaterako, lehiaren arauketa, BEZa eta muga zabalik izateko nondik norakoak.
Bruselaren arabera, adostutako sistema hori nahikoa izango litzateke Europar Batasuneko barne komertzioa babesteko.
ETA ORAIN ZER?
Azken akordioa Londresen bozkatuko dute, baina litekeena da aurrera ez ateratzea, lehen ministroak babes nahikorik ez duelako. Komunen Ganberak onartuko balu, berriz, EBk akordioa berresteko prozesua abian jarriko luke urriaren 31 baino lehen irteera gauzatzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Kuba argindarra berreskuratzen hasi da, astebetean izan duen bigarren 24 orduko itzalaldiaren ostean
Habanan elektrizitate zerbitzuaren % 70 martxan dago, baina ospitaleek eta ur-hornidurarako azpiegiturek dute lehentasuna.
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute New Yorkeko LaGuardia aireportuan
Air Canadako hegazkin batek eta suhiltzaileen kamioi batek talka egin dute igande gauean New Yorkeko LaGuardia aireportuan (Queens). Hainbat lagun zauritu dira, bertako komunikabideek jakitera eman dutenez.
"Persiar golko osoan" minak jarriko dituela mehatxu egin du Iranek, AEBk inguru horretako uharteetan erasoa jotzen badu
Irango Guardia Iraultzaileak entzungor egin dio Trumpek egindako mehatxuari. AEBk zentral elektrikoen kontra egiten badu, “modu berean” erantzungo duela adierazi du Guardiak.
Israelek Teheranen aurkako erasoak areagotu ditu, AEBk eta Iranek elkarri egindako mehatxuen ondoren
Israelgo Armadak defentsa sistemak aktibatu ditu Irandik jaurtitako geldiarazteko. Gerra luzatzea benetako aukera da, adituen arabera.
Sozialistek irabazi dute Parisen
Aurrerakoiek hiri garrantzitsuenetan agintzen jarraituko dute, eta Nizan eskuin muturrak irabazi du.
Israelgo Armadak "eraso olde berri bat" iragarri du Libano hegoaldean
Israelgo Defentsa ministroak Libanoko Litani ibaiaren gaineko zubi guztiak "berehala" suntsitzeko agindu du. Gaur bertan, Qasmiyeh zubiari eraso diote (irudietan ikus daiteke). Israelgo Armadak, bestalde, "eraso olde berri bat" iragarri du, Hezbollah talde xiitaren "azpiegituren aurka", Libano hegoaldean.
Iranen aurkako gerrarekin bat egiteko eskatu dio mundu osoari Netanyahuk
Gideon Saar Atzerri ministroak Araden salatu duenez, Iranek gerrako krimenak egin ditu azken 24 orduetan bertan, "jomuga militarrik" ez duten gune zibilei eraso eginda.
Irango zentral elektrikoak suntsitzeko mehatxua egin du Trumpek, Teheranek Ormuzko itsasartea 48 orduko epean irekitzen ez badu
Iranek esan du itsasartea irekita dagoela AEBrentzat eta Israelentzat izan ezik, eta ohartarazi du azpiegitura energetikoei, gatza kentzeko plantei eta AEBk eskualdean dituen informazio-teknologien zentroei eraso egingo diela, mehatxua betetzen badu.
Iranek misilak jaurti ditu 4.000 kilometrora, Indiako ozeanoan dagoen base militar baten kontra
Batek ere ez du jo AEBk eta Erresuma Batuak bertan duten basea. Izan ere, batek hegan zihoala huts egin du, eta bestea AEBko Armadako ontzi batek geldiarazi du. Hala ere, erasoak kezka sortu du Iranek irismen handiko jaurtigaiak dituela erakutsi baitu.
Ekialde Hurbila gerraren laugarren astean sartu da, eraso artean eta Ormuzko itsasarteari begira
Israelek eta Iranek bonbardaketak areagotu dituzte, munduko energia garraioari buruzko ziurgabetasuna handitzen ari den bitartean. AEBk merkatua ireki dio, aldi baterako, Irango petrolio gordinari, eta ez du argitu Ormuzen esku hartuko duen ala ez.