Gorenaren erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ellacuria hiltzeaz akusatutako militarrak ez dituzte estraditatuko

Espainiak Ignacio Ellacuria zena eta beste zazpi pertsona hiltzea leporatu zieten militarrak estraditatzea eskatu zuen, baina El Salvadorko Auzitegi Gorenak ezezkoa eman dio eskaerari.
Ignacio Ellacuria eta beste zazpi pertsona hil zituzten El Salvadorren, 1989an
Ignacio Ellacuria eta beste zazpi pertsona hil zituzten El Salvadorren, 1989an

El Salvadorrek ez ditu estraditatuko Ignacio Ellacuria hiltzeaz akusatuta dauden militarrak. Lau militarrak espainiaratzea eskatu zuen Espainiak bigarren aldiz, baina El Salvadorko Auzitegi Gorenak ezezkoa eman dio eskariari.

1989ko sarraskia egozten dieten lau militar estraditatzeko eskaria bi aldiz egin du Espainiak, baina El Salvadorko Auzitegi Gorenak uko egin dio eskariari aho batez, mahaia osatzen duten hamabost magistratuen aurkako botoekin.

Hain zuzen, Ignacio Ellacuria portugaletetar jesuita eta beste zazpi pertsona hiltzea egozten diete El Salvadorko Atlacalt batailoiko 18 kideri.

Martxoan eskatu zuen Espainiak hilketa horien errudun jo zituzten lau militarren estradizioa, Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epailearen aginduz.

Zure interesekoa izan daiteke

HAVANA (Cuba), 13/03/2026.- A handout photo made available by the Office of the President of Cuba showing Cuban President Miguel Diaz-Canel speaking during a press conference in Havana, Cuba, 13 March 2026. The Cuban government stated that the island 'has not relinquished its sovereign right to receive oil supplies', amid a severe energy crisis and an oil embargo imposed by the US since January, which has led to increased power outages. (La Habana) EFE/EPA/ALEJANDRO AZCUY / CUBA PRESIDENT OFFICE / HANDOUT HANDOUT EDITORIAL USE ONLY/NO SALES
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diaz-Canelek esan du Kubak "eutsi" egingo diola "AEBk zigor kolektibo" gisa erabiltzen duen "gerra ekonomiko basatiari"

Nazio Batuen Erakundeak (NBE) ohartarazi du erregai-eskasiak Kubako "funtsezko zerbitzuak" kaltetzen dituela, eta hornidura humanitarioen entregak atzeratzen eta hornigaiak garestitzen ari direla. Gainera, ohartarazi du "bildu gabeko zaborra pilatzen" ari dela hiriburuan, Habanan, "airearen kalitatea okerrera" doala "hondakinak eta janaria prestatzeko zura erretzen delako", eta "elektrizitate faltagatik 50.000 ebakuntza egin gabe" geratu zirela otsailean, besteak beste. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X