Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behin betiko su eten iraunkorra Kolonbian

Gerrillariak gaur egun gotorleku dituzten baso eta mendiak utzi, eta aurretik adostutako 22 guneetara joango dira.

Kolonbian behin betiko su-etena indarrean da. Lehenengo, Juan Manuel Santos presidenteak armadari eman zion agindua eta ondoren Rodrigo Londoño, Timoshenkok, gerrillariei.

Orain FARCeko buruak bilduko dituen batzarrak oniritzia eman beharko dio bake akordioari. Kolonbiarrek urriaren 2an erreferendumean bozkatuko dute akordioa. Aurreikusten den bezala, bake akordioaren aldeko jarrera gailentzen bada, prozesuaren fase delikatuena hasiko litzake.

Gerrilariak gaur egun gotorleku dituzten baso eta mendiak utzi, eta aurretik adostutako 22 guneetara joango dira. Bertan 6 hilabeteko epean armak eman beharko dituzte eta bizitza zibilera emango dute urratsa. Behin armak utzita, gerrillarien babes lanak polizia eta armadarenak izango dira.

Hilabete horiek zailak izan daitezke, gerrillariek mendeku grina dutenen helburu bilakatu badaitezke, duela 20 urte M19 talde gerrillariari gertatu zitzaion bezalaxe.

Dena ondo badoa, eta horrela izango dela dirudi, kolonbiako gerra luzea amaitu dela esango dugu.

la esango dugu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Energia nuklearra, berriztagarriak… Europa norabide bila ari da, energia-mendekotasunari aurre egiteko

Energia-mendekotasuna da Europar Batasunak aurrean duen erronka nagusietako bat. Kontsumitzen duen energiaren % 57 kanpotik dator, eta % 43 baino ez da Europan ekoizten. Frantzian, energia nuklearraren auzia eztabaida handia sortzen ari da, eta iritzi kontrajarriak eragin ditu. EITB ekoitzitako "Europa norabide bila" erreportaje-sortak aztertu duen gaietako bat da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X