Gerra Sirian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zazpi eguneko su-etena, Sirian

Su-etena atzo 19:00etan sartu zen indarrean, alde guztiek beteko duten zalantzarekin.
18:00 - 20:00
15 ordu baino gehiago zibilik hil gabe, Sirian

Siriako Armadaren Komandantzia Gorenak zazpi egunerako su-etena iragarri zuen atzo, astelehena, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak lortutako akordioari segida emanez.

Su-etena 19:00etan sartu zen indarrean, eta irailaren 18an, 23:59an, amaituko da.

Alabaina, Siriako Armadak zehaztu du talde armaturen batek su-etena errespetatzen ez badu indarrez erantzuteko aukera aztertuko duela.

Bestalde, Siriako Koalizio Nazionalak (oposizioaren aliantza nagusia) eta Siriako Armada Libreak jakinarazi dute su-etenaren aurrean “erantzun positiboa” emango dutela.

Su-etena indarrean sartu baino ordu batzuk lehenago, erasoak izan ziren Siriako hainbat tokitan.

Rami Abderrahman Siriako Giza Eskubideen Behatokiko zuzendariak esan du alde guztiak su-etena errespetatzen ari direla eta nolabaiteko lasaitasuna dagoela, oraingoz.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X