Polemikaren ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clintonen aurkako ikerketekin ez du aurrera jarraituko Trumpek

AEBko presidente hautetsiak ez du inolako neurririk hartuko Hillaryk, Estatuko idazkari zela, bere posta elektroniko pribatua erabiltzeagatik, ezta Clinton Fundazioaren praktikengatik ere.
Donald Trump
Donald Trump AEBko presidente hautetsia. EiTB

Donald Trup AEBko presidente hautetsiak ez du hauteskundeetan bere aurkari izan zen Hillary Clintonen aurkako ikerketarekin jarraituko, ez Clintonek, Estatuko idazkari zela, bere posta elektroniko pribatua erabiltzeagatik, ezta Clinton Fundazioaren praktikengatik ere, agintariaren aholkulari batek NBC kateari jakinarazi dionez.

Iturri honen arabera, Trumpek erabaki hau hartu du, nahiz eta kanpainan, Etxe Zurira iritsiz gero, ikertu egingo zuela eta kartzelara eraman promestu. Kellyanne Conway kanpainako buruak eta aholkulari nagusiak honako hitzok esan ditu: “Hautetsitako presidenteak, kargua hartu baino lehen, kontu honekin aurrera ez duela jarraitu nahi esan badu, kideei mezu oso garrantzitsua bidaltzen ari zaie, bai tonuagatik, baita edukiagatik ere”.

Haren ustez, “Hillary Clintonek bozkatu ez duten AEBko pertsona gehienek ez dutela fidatzeko modukotzat hartzen barneratu behar du, baina Donald Trumpek lagundu badiezaioke, beharbada zerbait ona izango da”.

Hala eta guztiz ere, AEBko presidentea ez da zuzenbide-ikerketa bat hastea erabakitzen duena, Trumpek egindako iragarpenak promestutakoan atzera egitea esan nahi badu ere. Kanpainan hainbat aldiz errepikatu duen gaia izan da hau, eta jarraitzaile askok Hillary Clinton “kartzelan sartzeko” eskatu izan diote.

Garaipenaren osteko lehen elkarrizketan, Trumpengan jarrera-aldaketa antzeman zen. Clinton familia “jende ona da, ez diet kalterik egin nahi”, adierazi zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X