Merkelek ondo eutsi dio lehen frogari
Egoera apartekoa ez balitz, inor gutxik begiratuko lioke Sarreko hauteskundeei, Alemaniako lander txikienetariko bateko hauteskundeei; baina, hauteskunde orokorrak irailean izango direnez, dena begiratzen da lupaz.
Sarreko hautesleek gauza interesante dezente esan dituzte. Bat: Alderdi Sozialdemokratak, SPDak, ez atzera ez aurrera jarraitzen duela, nahiz eta Martin Schultz Europako Parlamentuko presidente ohia irailerako hautagai izendatu izanak harrera ona izan duen. Bi: CSUk, Merkelen kristau-demokratek, indartsu jarraitzen duela eta Sarren bost puntu ere egin dutela gora. Hiru: Die Linke izeneko ezkerra ez dela nabarmentzen, ordezkaritza ona izan ohi duen landerrean hiru puntu egin baititu behera. Eta lau, oso inportantea: Alemaniarako alternatiba ultraeskuindarra lehen aldiz sartu dela Sarreko parlamentuan, botoen % 6 baino lortu ez duen arren. Beraz, jada, Alemaniako 16 eskualde-parlamentuetatik hamaikatan badu jada ordezkaritza.
Sarren, azkenean, ez da ezer aldatuko: errepikatu egingo da CDU eta SPDren arteko koalizio handia. Eta Sarreko emaitza irailean Alemania osoan errepikatuko balitz, ez litzateke ezer aldatuko Berlinen.