Trump, ataka larrian Sirian
Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako (AEB) presidenteak ez dauka paper erraza Siriarekiko. Trumpek beti leporatu izan dio Obama presidente ohiari, harena dela Baxar Al-Asad Siriako agintari izatearen errua. 2013an Obama Siriaren kontrako erasoa agintzeko zorian izan zen, Al-Asadek zibilen kontrako eraso kimikoa egin zuela jakin zuenean. Azken unean, Putinek konbentzitu zuen Obama, antza, Al-Asad biltegi kimikoak suntsitzeko prest zegoelako.
Argi dago Al-Asadek ez zuela emandako hitza bete, eta Trump bere aurrekoaren egoera berean dago orain. Zigor-eraso bat agindu? Bai ala ez? Obama bezain ahula ez dela erakutsi? Baina Al-Asadi eraso eginda, Putin Siriako presidentearen babesle nagusia haserretu egingo zaio, eta aldapa gora jarriko zaio Errusiarekin harreman ona izateko duen plana. Akaso hortxe egon liteke Al-Asadek eraso kimiko hau agindu izanaren arrazoia; Trump paretaren kontra jarri eta hanka sar dezan behartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Ehunka mila lagun atera dira kalera Pragan, hedabide publikoen independentziaren alde
Estoniak Errusiarekin duen muga itxiko du abenduan, Moskuri leporatutako sabotaje bat tarteko
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz