AEBk Siriako Gobernuko kimika aditu gehiago zigortu ditu
Ameriketako Estatu Batuetako Exekutiboak Siriako Gobernuko 271 langile zigortu ditu, ustez Bachar Al Asaden erregimenak sortu eta garatutako arma kimikoen programarekin zerikusia dutelakoan.
"Bachar Al Asadek arma kimikoekin egindako eraso ikaragarria ahalbidetu zuen babes zientifikoaren aurkakoak dira zigor esanguratsu hauek", esan du Steven Mnuchin Diru idazkariak ohar batean.
AEBko Atzerriko Ondasunak Kontrolatzeko Bulegoak apirilaren hasieran Jan Shijun hirian gas sarina erabilita egindako erasoari aurre egiteko hartu du erabakia. 80 bat pertsona hil ziren.
Agintari estatubatuarrek Siriako Gobernuari inoiz ezarritako zigor handienetakoa da, AEBko Gobernuko goi agintariek hedabideei telefonoz azaldu dietenez. Azpimarratu dutenez, "orain arte zigortutako funtzionario siriarren kopurua bikoiztu dute erabaki horrekin".
Zigortutako 271 pertsonen finantza aktiboak blokeatuko dituzte. Horrez gain, ezingo dute sistema estatubatuarrekin harremanik izan, ezta AEBra joan ere.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz