Analisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Trump Afganistanen geratuko da

Presidenteak Afganistanera soldadu gehiago bidaltzea erabaki du, hauteskunde kanpainan agindutakoan atzera eginez.

Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak Afganistanera soldadu gehiago bidaltzea erabaki du, hauteskunde kanpainan agindutakoan atzera eginez. Afganistandik erretiratzeko promesa egin zuen orduan… urruneko gerra batean dirua xahutzeak zentzurik ez duela eta diru hori Estatu Batuetan gastatu zitekeela arrazoituz.

Bart egin duen diskurtsoan esan du, senak Afganistandik erretiratzeko agintzen diola, baina jeneralek han jarraitzeko konbentzintu dutela. Barack Obama aurreko presidenteak soldadu gehienak erretiratu zituen Afganistandik. Gauza bera egin zuten NATOko aliatuek.

2015eko urtarrilaz geroztik, han dauden mendebaldeko soldaduek ez dute borrokatan parte hartzen. Afganistango soldaduak prestatzeaz eta haien laguntza logistikoaz arduratzen dira. Afganistango armadak ezin ditu geroz eta lurralde zati handiagoa kontrolatzen duten Talibanak garaitu. Eta ez hori bakarrik: Estatu Islamikoaren jarraitzaileek ere herrialdeko hainbat eremu kontrolatzen dituzte.

Afganistango gerra Estatu Batuek izan duten gerrarik luzeena bilakatu da. 2001eko urrian, Dorre Bikien aurkako atentatuak gertatu eta hilabetera agindu zuen George Bushek Afganistango inbasioa eta ordutik 16 urte joan dira.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X