Kolonbiako bakea defendatu du aita santuak
Frantzisko aita santuak bake prozesuari babes garbia emateko egin du Kolonbiara bidaia. Kolonbiarrei eskatu die ausartak izan daitezen eta ahaztu ditzatela mendeku grinak.
Hala ere aita santuak tentu handiz zaindu ditu bere mezuak. Badaki gizartea oso zatitua dagoela, kolonbiar askok uste duela gehiegi eman zaiola jada desegin den FARC gerrillari. Hala diote inkestek, bake akordioa sustatu duen Santos presidentearen populartasun maila baxuarekin, eta hala erakutsi zuen duela urtebeteko erreferendumak ere, herriak bake akordioari ez esan zionean, alde oso txikiagatik izan bazen ere.
Frantziskok badaki Kolonbiako elizaren baitan ere zatiketa dagoela. Gotzain gehienak sinatu zen akordioaren kontra zeuden eta herri mailako apaiz asko ere bai. Horregatik Frantziskok aita santu gisa duen ospe ona erabili nahi du, herritarren % 90 baino gehiago diren katolikoak konbentzitzeko, sinatu den bake akordioa lor zitekeen onena dela. Beste % 10arekin, Ebanjelikoekin, ez dauka zereginik. Horiek masiboki bozkatu zuten bake akordioaren kontra eta horiengan aita santuak ez du batere eraginik.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz