Armak = kausa; hildakoak = ondorioa
Badirudi estatubatuarrak direla kausa-ondorio harremana ondo ulertzen ez duten gizaki bakarrak. Gauza bat egiteak ondorio bat dakar, hori ulertzeak lagundu dio gizakiari aurrera egiten.
Ba estatubatuar gehienek oraindik ez dute ulertzen, herrialdean 300 milioi arma izanda, jende asko hilko dela. Eta hori da hain zuzen ere gertatzen ari dena, jende asko ari dela hiltzen. Las Vegaseko sarraskiak Europan izandako eraso jihadista gehienek baino hildako eta zauritu gehiago eragin ditu.
Madril, Paris eta Nizakoak aintzat hartu gabe. 60 hildako eta 500 zauritu gerra bonbardaketa baten kopuru ohikoagoak dira. Hala ere Donald Trump presidenteak ez du egoera hau aldatzeko ezer egiten. Las Vegasen gertatu dena "oso tristea" dela esatera mugatu da. Trumpek ez du ezer egiten uste duelako ez dela ezer gertatzen armak edukitzeagatik, eta estatubatuar gehienek ez diotelako exijitzen armen inguruko araudi bat.
Eztabaida txikiren bat egon badago, Bernie Sanders senatariak adibidez armak erosteari oztopoak jartzea eskatu du, baina egun gutxi barru denak lehen bezala jarraituko du, ez baitute ulertzen kausa eta ondorioaren arteko harremana.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz