Venetok eta Lombardiak autonomia handiagoa eskatu dute
Italiako Gobernuak autonomia gehiago eman beharko die bere 2 eskualde aberatsenei: Lombardiari eta Venetori. Horrela erabaki du gehiengoak atzo egindako 2 erreferendumetan eta Italiako Konstituzioak horretarako aukera ematen du. Bere 116-garren artikuluak dio eskualdeek eskumen gehiago eskatu ditzaketela 20 gaietan. Horien artean hezkuntza, osasuna, ingurumena edo fiskalitatea.
Italia nahiko herrialde zentralizatua da. 5 eskualdeek soilik dute estatus berezia: 2 uhartek (Siziliak eta Sardiniak) eta Alpeetako 3 eskualde txikik. Gobernu zentrala beti saiatu da deszentralizazioa atzeratzen. Baina orain jada ezingo du gehiago atzeratu.
Atzoko galdeketa bultzatu zuen Ipar Ligak, indartuta ikusten du bere burua emaitzen ostean. Bere buruzagia, Roberto Maroni, dena legearen eta Konstituzioaren barruan dagoela azaltzen saiatu da eta beraz Lombardia eta Venetokoak ez duela zerikusirik Kataluniarekin, horrela esan du hitzez hitz. Duela urte batzuk Ipar Ligak Italia iparraldearen independentzia defendatu zuen, Padania deitzen den eremuarena. Orain berriz ahalik eta autonomia handiena lortzen saiatzen ari da eta paper handiago izaten Italiako politikagintzan.
olitikagintzan.Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz