'Rusiagate' Trump jazartzen ari da
'Rusiagate' auzia berpiztu egin da eta estutasunean jarri du berriro Donald Trump Estatu Batuetako presidentea. Kontua da iazko hauteskunde kanpainan Hillary Clintonen kanpaina-taldekoen e-mailak filtratu zirela, gero Alderdi Demokratako hautagaiari kalte handia egin zioten e-mailak.
Hasiera-hasieratik esan zen e-mail horiek 'hacker' errusiarrek eskuratutakoak izan zirela eta horiek zabalduz Moskuk Clinton kaltetu nahi izan zuela eta bide batez Trumpen garaipena erraztu. Berehala eman ziren argitara Trumpen inguruko pertsonek Washingtongo enbaxadore errusiarrarekin izan zituzten hartu-emanak eta zabaltzen hasi zen Kremlinak Trumpi lagundu ziola eta honek gustura hartu zuela laguntza hori.
Orain ordea badago froga bat. George Papadopoulos, Trumpen kanpainako aholkularietako batek Robert mueller fiskalaren aurrean onartu du gezurra esan zuela. Esan du, bere garaian aitortu zuela ez zuela hartu-emanik izan Errusiako gobernauren inguruko pertsonekin baina ez zela hala izan, hartu-emanak izan zituela. Eta orain Trumpek dio Papadopolos ez zela inor, baina argazki askotan ageri dira biak elkarrekin, gainera garai hartan Trumpek atzerri politikako bere aholkulari gisa aurkeztu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz