Urtebete Estatu Batuak 'Trumpatu' zirenetik
Donald Trumpek Estatu Batuetako hauteskundeak irabazita eragin zigun izugarrizko harridura hartatik, urtea bete da dagoeneko. Eta gaur komeni da errepikatzea, egiaz, Hillary Clinton baino hiru milioi boto gutxiago lortu zituela, nahiz eta Estatu Batuetako hauteskunde sistema bitxiak presidentetzara eraman zuen. Trumpek agintean ez du urtebete egin oraindik; urtarrilaren 20an sartu zen Etxe Zurian. Bederatzi hilabete dira, beraz; baina nahikoak etengabeko zeresana emateko.
Inkestek behin eta berriz diote ez dela gustukoa, estatubatuar askok ezin dutela ikusi ere egin. Egia. Baina egia da, baita ere, bozka eman zioten gehienen babesa baduela oraindik. Trump lau urtetarako presidente dela uste duena oker dago. Berrautaketan du hark burua dagoeneko. Alderdi Demokrata ez da oraindik errekuperatu.
Virginia eta New Jerseyn gobernadoretarako hauteskundeak irabazita lortu du nola halako garaipen morala, baina ez nahikoa. Datorren hauteskunde legegileetarako berreskuratu beharra dauzka indarrak. Kongresuan errepublikanoei gehiengoa kentzeko gauza badira bakarrik lortuko dute demokratek Trump estu hartzea.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz