Iruzkina
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Defentsa europar baterantz

EBko 23 herrialdek erabaki dute 'Defentsaren Europa' delakoa martxan jartzea, hau da, euren armaden arteko koordinazioa hobetzea eraginkorragoak izateko.

Europar Batasuneko 23 herrialdek erabaki dute 'Defentsaren Europa' deitzen dutena martxan jartzea. Kontua ez da Europako Armada bakarra osatzea, baizik eta 23 herrialde horietako armaden arteko koordinazioa hobetzea eraginkorragoak izan daitezen. 'Defentsaren Europa' hau aurreikusita zegoen Lisboako Itunean, baina orain arte ez da ezer ere egin martxan jartzeko. Herrialde batzuek ez zuten argi ikusten, besteak beste, defentsa politika berri horrek gastu militarraren hazkundea ekar zitekeelako….

Azkenean Batasuneko barne hizkuntzan dioten bezala "sendotutako kooperazioa" jarri dute martxan: Bederatzi herrialde politika bat aurrera eramateko prest baldin badaude, egiteko aukera izango dute, eta gainerakoek ezin izango dute horren aurka jo. Oraingoan ez dira soilik bederatzi izan, 23 baizik. Kanpoan geratu dira Erresuma Batua, Europar Batasunetik irteteko prozesua hasi duena, eta oraingoz baita Danimarka, Portugal, Irlanda eta Malta ere…. Dena den, horiek nahi badute gero batu ahal izango dira.

Europar Batasunean amaitu da erabakiak aho batez hartzen zireneko garaia. 'Defentsaren Europa' da "bi abiaduretako Europaren" beste adibide bat.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

January 13, 2026, Bandung, West Java, Indonesia: In this photo illustration, the Grok logo is displayed on a smartphone in front the ELON MUSK photo profile.



Europa Press/Contacto/Algi Febri Sugita

13/1/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elon Muskek eduki esplizitua sustatu zuen Grok AArekin, Xn erabiltzaileak irabazteko

Aktibo egon zen hamaika egunetan, Groken irudi sortzaileak hiru milioi irudi sexualizatu baino gehiago sortu zituen; horietatik 23.000k haurrak irudikatzen zituzten eta 1,8 milioik inguru, emakumeak. Elon Muskek xAIko langileei eskatu zien eduki esplizituarekin lan egiteko trebatzeko, sexuala barne, eta langileei ohartarazi zien "eduki sentikorra, bortitza, sexuala eta/edo beste eduki iraingarri edo asaldatzaileak" ikusteko prestatu zitezela, "estres psikologikoa" eragin ziezaiekeen eta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X