Mila eraikin baino gehiago berkuntzarik gabe geratu dira Kieven, Errusiak egindako bonbardaketa baten ondorioz, -20 gradurainoko tenperaturak direnean
Darnitsia eta Dniprovski auzoetako etxeak dira. Energia-instalazioen aurka Errusiak egindako lehen erasoa da, joan den ostegunean energiaren aurkako bonbardaketetan aldi baterako su-etena ezarri zuenetik.
Berokuntzarako puntuak jartzen ari dira Kieven, tenperatura hotzei aurre egiteko. Argazkia: EFE
Kieveko Darnitsia eta Dniprovski auzoetako etxebizitza-eraikin gehienak berokuntzarik gabe daude, Kieveko (Ukraina) alkate Vitali Vitali Klitschkok sare sozialetan azaldu duenez.
"Hirian 1.170 eraikin daude berokuntzarik gabe", esan du Vitali Klitschkok.
Errusiak energia instalazioen kontra egindako lehen erasoa da, joan den ostegunean energiaren aurkako bonbardaketetako aldi baterako su-etena ezarri zuenetik, Kieven eta Ukrainako beste hiri batzuetan tenperaturak -20 ºC gradu ingurukoak direnean egin du Errusiak erasoa.