NATO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiak armak erosiko dizkio AEBri, beste aliatu batzuekin batera Ukrainari emateko

Espainiak parte hartuko du PURL (Ukrainarako Lehentasunezko Eskakizunen Zerrenda) ekimenean, NATOko herrialdeen "gehiengo zabala"-rekin batera, Kievek aliatuei "laguntza gehigarria" eskatu ostean, "hiriak eta energia-azpiegiturak Errusiaren bonbardaketetatik babesteko".

El presidente del Gobierno, Pedro Sánchez, atiende a los medios a su llegada a la reunión del Consejo Europeo, a 23 de octubre de 2025, en Bruselas (Bélgica). El Consejo Europeo tratará hoy principalmente la situación en Ucrania y contará con la presencia del presidente Zelenski. Además se pondrá el foco en la situación en Oriente Medio y la migración. Sánchez planteará también el tema de la vivienda y pedirá a la UE financiación y medidas para frenar la especulación.



Ana López

23 OCTUBRE 2025

22/10/2025
Pedro Sanchez, ostegun honetan Bruselan. Europa Press.

Espainiak bat egingo du Ukrainari armamentua emateko NATOren egitasmoarekin, armak AEBri erosita, Espiniako Gobernuko iturriek ostegun honetan baieztatu dutenez. Ez dute, oraingoz, zenbatekoaren inguruok xehetasunik eman. 

Espainiak parte hartuko du PURL (Ukrainarako Lehentasunezko Eskakizunen Zerrenda) ekimenean, NATOko herrialdeen "gehiengo zabala"-rekin batera, Kievek aliatuei "laguntza gehigarria" eskatu ostean, "hiriak eta energia-azpiegiturak Errusiaren bonbardaketetatik babesteko".

PURL mekanismoak estatu kideei baliabideak batu eta elkarrekin Ukraniak behar duen ekipamentua erostea ahalbidetuko die. Gaur egun, nagusiki AEBn ekoizten da Ukrainak behar duen ekipamendu hori. 

"Ukrainako herriari behar den denboran laguntzeko gure konpromisoari eutsiko diogu", Vladimir Putin presidente errusiarrak "eraso zital eta legez kanpokoa amaitu eta bake justu eta iraunkorra lortu bitartean", azpimarratu dute Moncloatik.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak astearte honetan hitz egin du Volodimir Zelenski Ukrainako presidentearekin, eta hari berretsi zionez, Espainiak laguntza ematen jarraituko dio, "Ukrainarekin koordinatuta beti ere, unean-unea behar duena ematen diogula ziurtatzeko". 

Ruttek eta Trumpek Sanchez estutu dute

Mark Rutte NATOko idazkari nagusiak asteazken honetan ziurtatu duenez, Espainiak "ezin du" aliantzako segurtasun konpromisoei erantzun gastu militarrera %3,5a baino gutxiago bideratuta. Hala esan du Etxe Zuritik, Donald Trump AEBko presidentearekin bildu ostean. 

"Espainiak helburua lortzeko konpromisoa hartu du eta dio bete dezaketela % 3,5 baino gutxiago gastatuta. 'Ezin duzue' erantzun nien, eta laster baieztatuko dugu", esan du Ruttek, desadostasun argia erakutsiz Pedro Sanchezen jarrerarekin. 

Etxe Zuritik, Donald Trumpek berak ere deitoratu du Espainiak "taldean ez jokatzea". "Uste dut Espainiarekin hitz egin beharko duzula", esan dio Rutteri eta iradoki dio "erraz asko" konpondu daitekeela "Espainiarekin dagoen arazora". 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Manifestazioa Itsasun, Iparretarrak taldeko kide baten omenezko murala ezabatzeko aginduaren kontra

Frantziako Gobernuko ordezkariak Iparretarrak talde armatuko kide ohi baten murala ezabatzeko agindua eman ostean, gaur Itsasun, Lapurdin, ehunka lagun kalera atera dira erabaki hori gogor kritikatzeko. Ez dago argi Udalak noiz ezabatuko duen Txomin Olhagaray Iparretarrak taldeko kidea irudikatzen duen margoa. Manifestariek adierazi dute artelan bat baino ez dela eta noizbait liburuak ere erreko ote dituzten galdetu dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X