Petro eta Trump Etxe Zurian bilduko dira gaur, tentsioa baretzeko ahaleginean
Kolonbiako presidenteak kafez eta txokolatez betetako saskia eramango du AEBko presidentearekin egingo duen bilerara. Trumpek bilera "ona" izatea espero du, AEBk Maduro preso hartu zuenetik agintari kolonbiarra "oso atsegin" jokatzen ari dela esanda.
Gustavo Petro eta Donald Trump, argazki collage batean. Artxiboko argazkia: EFE
Gustavo Petro eta Donald Trump Kolonbiako eta AEBko presidenteek bilera egingo dute gaur, Etxe Zurian, bi herrialdeen arteko tentsio diplomatikoa baretzeko ahaleginean.
Hainbat gai landuko dituzte ikusmina sortu duen bileran, besteak beste, narkotrafikoaren kontrako borroka, bi herrialdeen arteko lankidetza, migrazioa eta Venezuelako egoera.
Petrok bere herriko kafez eta txokolatez betetako saski tipikoa (ancheta) eramango du AEBko presidentearekin egingo duen bilerara, legez kanpoko laboreak (droga) ordezkatzeko programa emaitzak ematen ari den erakusgarri.
Trumpek bilera "ona" izatea espero du, AEBk Maduro preso hartu zuenetik agintari kolonbiarra "oso atsegin" jokatzen ari dela argudiatuta.
Tentsioa baretzeko ahalegina
2025eko urtarrilean Trumpen bigarren agintaldia hasi zenetik, Kolonbia eta Ameriketako Estatu Batuen arteko tentsioak nabarmen gora egin du.
Tentsio horren erakusle, pasa den irailean AEBko Gobernuak narkotrafikoaren aurkako borrokan lanean ari diren herrialdeen zerrendatik Kolonbia atera zuen, handik egun batzuetara AEBn sartzeko behar den agiria (bisa) erretiratu zion Petrori, eta urriaren 24an Altxorraren Departamentuak Petro eta haren gertuko hainbat pertsona Clinton zerrenda deiturikoan gehitu zituen.
Pasa den urtarrilaren 7an bi agintariek telefonoz hitz egin zuten eta orduan hitzartu zuten aurrez aurreko bilera egitea Etxe Zurian.
Zure interesekoa izan daiteke
7,4 graduko lurrikara batek Kolonbia astindu du
Bogotan, Calin, Popayanen, Manizalesen, Armenian, Pereiran, Medellinen eta erdialdeko eta mendebaldeko beste hiri batzuetan nabaritu dute.
Schengen eremua bermatuta dagoela esan dio Aagesenek Italiari
Espainiako Gobernuko presidenteordeak azpimarratu du Ceutan sartutako migratzaileetako bat ere ez dela penintsulara iritsi.
Israelek baztertu egin du Trumpen Gazarako 15 puntuko plana
Netanyahuk esan du Hamas erabat armagabetu arte Israelgo Armadak ez duela Gazatik alde egingo, eta baztertu egin du Palestinako Estatua sortzea.
Ebola kontrolik gabe zabaltzen ari da Kongoko Errepublika Demokratikoan eta 1.850 hildako eragin ditu jada
Inoiz izandako agerraldirik larrienak 4.053 kasu baieztatu ditu dagoeneko, eta MOEk "premiazko" erantzuna eskatu du.
Abelardo de la Espriellak Kolonbiako Presidentetza hartu du
Eskuin muturreko presidente berriak Cali aukeratu du inbestidurarako, Bogota hautatu beharrean, eta talde armatu ilegalekin elkarrizketari amaiera ematea eta legez kanpoko laboreak fumigatuko dituela iragarri du.
SpaceXen kohete batek Ilargiaren kontra talka egin duela esan du NASAk, baina adierazi du ez duela arriskurik ekarriko
2025eko urtarrilean jaurtitako Falcon 9 kohete baten goiko zatiak, planifikatu gabe, talka egin du Ilargiaren gainazalarekin, eguzki-jardueraren eta grabitate-indarren konbinazio baten ondorioz.
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.