Guayaquil
Gorde
Kendu nire zerrendatik

6,2 graduko lurrikara batek Ekuadorreko hego-mendebaldea astindu du

Lurrikarak epizentroa Guayaquiletik 26 kilometrora izan du, 11 kilometroko sakoneran.

6,2 graduko lurrikara bat gertatu da gaur Guayaquil inguruan (Ekuadorreko hego-mendebaldea). Momentuz ez dute biktimen edo kalte materialen berririk eman.

Ekuadorreko Institutu Geofisikoak jakitera eman duenez, epizentroa kostaldeko hiritik 26 kilometrora izan du lurrikarak, 11 kilometroko sakoneran.

Lurrikara Quito hiriburuan nabaritu dute 08:30 aldera (13:30 GMT), 269 kilometrora.

Azken egunetan lurrikara txikiak izan dira herrialdean, guztiak aparteko ondoriorik gabe.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X