Lan zaila du Frantziskok Myanmarren
Oso bidai konplexua da Frantzisko aita santuak Myanmarrera, lehengo Birmaniara, gaur hasiko duena. Myanmar albiste izan da azken asteotan rohingyak kanporatzeagatik. Gutxiengo musulmanak dira rohingyak biztanleriaren % 90 budistak diren herrialde batean. Myanmarrek ez ditu bere herritar jotzen eta horregatik Bangladeshera kanporatzen ditu.
Aita santuak dilema larri bati aurre egin beharko dio. Zerbait esan beharko luke rohingyen dramaren aurrean, aurrez beraien alde hitz egin baitu, gainera, aita santuak beti agertu izan du begikotasuna errefuxiatuekiko. Baina rohingyen oso gertuko agertzen bada, Myanmarreko agintariak nahiz buruzagi budistak haserretu egingo dira, eta orduan Myanmarreko gutxiengo katolikoa izan liteke hutsegite hori ordain lezakeena. Myanmarren 600.000 bat katoliko daude, berez nahiko egoera zailean. Rohingyak ez dira jazarpena jasaten duten bakarrak Myanmarren, karenek eta shanek ere nozitzen dute, horregatik euretako askok Thailandiara ihes egin behar izan dute. Hain zuzen ere , Myanmarren dauden katoliko gehienak karenak edo shanak dira. Bertako katolikoek espero dutena da aita santuak eurak defendatzea, eta ez rohingyak. Beraz, lehendik ere erakutsi duen diplomaziarako gaitasuna erabiliko beharko du berriro ere Frantziskok froga gogor horri aurre egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz