Lurrikara
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sei graduko lurrikara batek Ekuador astindu du

06:19ean jazo da lurrikara, eta horren erdigunea San Vicenten (Manabi) izan da, Guayaquileko ipar-mendebaldetik 197 kilometrora.

Sei graduko lurrikara izan da igande honetan Ekuadorreko kostaldean. Lur-mugimenduak ez du zauriturik edo kalte materialik eragin. 06:19ean jazo da lurrikara, eta horren erdigunea San Vicenten (Manabi) izan da, Guayaquileko ipar-mendebaldetik 197 kilometrora, eta 24,7 kilometroko sakoneran.

Iazko apirilaren 16an, 7,8 graduko lurrikara izan zen Ekuadorren. Orduan ere Manabi probintziari eragin zion, San Vicente ondoko Esmeraldas udalerriko hegoaldeari. Orduko lurrikara hark 670 hildako utzi zituen, milaka kaltedun eta milioi askoko kalteak

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X