Bannon deklaratzera deitu dute, Trump eta Errusiaren arteko balizko loturaren auzian
Ameriketako Estatu Batuetako Robert S. Mueller fiskal bereziak lekuko gisa deklaratzera deitu du Steve Bannon Etxe Zuriko estrategia arduradun ohia.
Donald Trump presidente estatubatuarraren eta Errusiako Gobernuaren arteko ustezko harremana ikertzen ari da Mueller fiskal berezia.
Bannonek joan den astean jaso zuen zitazioa, The New York Times egunkariak zabaldu duenez. Lehen aldia da fiskalak Trumpen hurbileko pertsona bat deklaratzera deitzen duela.
Epai-mahaiak ahozko epaiketa abiarazteko froga nahikorik dagoen aztertu beharko du eta horretarako hainbat saio egingo dituzte.
Nolanahi ere, oraingoz ez dago erabat argi Bannon epai-mahaiaren aurrean izango den ala ez. The New York Times egunkariak aipatzen duen iturri baten arabera, hau guztia fiskalaren estrategia bat izan daiteke, Bannonek ikertzaileen bulegoan deklaratzea onar dezan.
Hain justu, Bannonek AEBko Ordezkarien Ganberako ikerketa-batzorde batean agerraldia egin du gaur. Errusiako Gobernuak 2016ko AEBko hauteskunde-kanpainan esku hartu zuen argitu nahian ari dira ganbera horretan ere.
a horretan ere.Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz