Netanyahu, bere kontrako inputazio eskaeraz: 'Suitzako gazta batek adina zulo ditu'
Bi ustelkeria kasu leporatuta, Benjamin Netanyahu Israelgo lehen ministroa auzipetzea gomendatu zion atzo Poliziak Fiskaltzari. Gaur, Netanyahuk gogor kritikatu du Poliziaren txostena, eta "Suitzako gazta batek adina zulo" dituela adierazi du. Horrez gain, karguari eutsiko diola nabarmendu du.
Tel Aviv hirian bertako agintariek egindako foro batean hitz egin du. Haren hitzetan, "muturreko dokumentua da", gertatutakoari buruz "alde baten" bertsioa bakarrik jasotzen duena. Dena dela, ez omen du baimenduko gai honek Gobernuaren egonkortasunean eragitea.
Poliziaren aipatu txostenaren arabera, "behin 1000 Auziaren ikerketa amaituta, Arnon Mijalekin lotuta, eroskeria, iruzurra eta konfiantza-abusuagatik; eta James Packer Australiako enpresaburuarekin lotuta, iruzurra eta konfiantza-abusuagatik auzipetzeko zantzu nahikoak ikusi ditu Poliziak". Mesedeen truke, Netanyahuk bera eta bere familiarentzako dirudunen luxuzko opariak (puruak eta Frantziako xanpaina, tartean) onartu ote zituen ikertzen ari ziren auzian.
Bigarren auzian (2000 Auzia), Netanyahuren eta Arnon Mozes Yediot Aranot egunkariko editorearen arteko ustezko itun bat ikertu du Poliziak. Mozesek lehen ministroaren inguruko informazio positiboagoa ematea proposatu omen zion Netanyahuri. Trukean lehen ministroak Israel Hayom doako egunkariari kalte egin behar zion.
2017tik hainbat aldiz galdekatu dute Netanyahu. Israelgo lehen ministroak zalantzan jarri du Poliziaren lana, baina Avichai Mandelblit fiskal nagusiari dagokio azken erabakia.
Zure interesekoa izan daiteke
Kongoko EDko Gobernuaren arabera, 131 heriotza susmagarri izan dira ebolaren agerraldiaren ondorioz
MOEren zuzendariak adierazi du kezkatuta dagoela agerraldia azkar ari delako zabaltzen. Ituri probintzian hasi zen agerraldia joan den ostiralean, baina dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko beste bi eremutara zabaldu da.
Munduko Osasunaren Erakundeak ohartarazi du egungo finantzaketa ez dela nahikoa etorkizuneko pandemia "are handiagoei" aurre egiteko
Munduko egoera zeharo aldatu da hamar urtean: zatiketa nabarmenagoa, zor handiagoa eta herritarrak babesteko gaitasun txikiagoa dago. Ondorioz, osasun krisien ondorioak are suntsitzaileagoak izan litezke gizartean eta ekonomian.
Amnesty Internationalek ohartarazi du iaz heriotza-zigorrak % 78 igo zirela, 1981. urtea ezkero izandako kopururik handiena
2.707 kasu erregistratu ziren 2025ean, erakundeak 44 urtean erregistratutako kopururik handiena. Exekuzio horien ia % 80 Iranen egin ziren.
"Hondius" gurutzaontzia Rotterdamera iritsi da, garbiketa eta desinfekzio lanetarako
Itsasontzian zihoazen 27 lagunei osasun probak egingo dizkiete eta berrogeialdia egin beharko dute.
91 lagun hil dira dagoeneko Kongoko Errepublika Demokratikoan, ustez ebolak jota
Kongoko Errepublika Demokratikoko Osasun Ministerioaren arabera, kutsatutakoak, berriz, 350 dira.
Gazara zihoan beste flotilla bateko itsasontziak atzeman ditu Israelgo Armadak
Joan den ostegunean Turkiatik atera ziren ontziak. Israelgo Itsas Armadak ontzidia osatzen duten 57 ontzietatik 10 geldiarazi dituelakoan daude.
Txinak urtean gutxienez 17.000 milioi dolar gastatuko ditu AEBetako nekazaritza-produktuetan
Etxe Zuriak ohar batean jakitera eman duenez, bi buruzagiek lortu dituzten akordioak "mundu osoko enpresen eta kontsumitzaileen egonkortasuna eta konfiantza hobetuko dute".
Kubako Gobernuak gida bat zabaldu du eraso militar baten aurrean babesteko
"Babestu, eutsi, biziraun eta garaitu" dokumentuak hainbat gomendio biltzen ditu, hala nola edateko urarekin, elikagaiekin, irratiarekin, linternekin, botikinekin eta higiene-gaiekin motxila bat prestatzea. Horrez gain, aireko alarma-seinaleei eman beharreko arretaren berri jasotzen da.
OMEk "nazioarteko osasun publikoko larrialdia" deklaratu du Kongon eta Ugandan atzemandako ebola agerraldia dela eta
Zortzi kasu baieztatu dira Kongon, eta 246 kasu susmagarri eta 80 heriotza posible daude. Ugandan ere baieztatu dituzte kasuak.
'Hondius' ontzian bidaiatu zuen kanadar batek positibo eman du hantabirusean
Kasu honekin, jada 12 dira hantabirusak kutsatutako gurutzaontziko bidaiariak. Bestalde, Madrilen ospitaleratutako 70 urteko espainiarra egonkor dago eta hobera egiten ari da. Ez dago infomaziorik Frantzian oso larri ospitaleratuta dagoen 65 urteko emakumearen inguruan.