Petro kriptodiruaren aurresalmenta abiatu du Venezuelak
Venezuelako Gobernuak petro kriptodiruaren aurresalmenta abiatu du, Tareck El Aissami Errepublikako Gobernuko presidenteordeak baieztatu duenez. Dirua herrialdeko aberastasunek babesten dute.
Presidenteordeak hitzaldian esan duenaren arabera, petroa kriptodirurik fidagarriena eta berriena da, eta "XXI mendeko tresna" dela nabarmendu du. Gainera, gazteak "meatzaritza elektronikoaren aitzindari" izatera animatu ditu.
Aurreko astean, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak petroaren 'liburu zuria' deitutakoa sinatu zuen, Venezuelako diru digital berriaren ezaugarriak eta funtzionatzeko modua ezartzeko.
Liburu zuri' horren arabera, otsailean zirkulazioan izango diren petroen % 38,4 salduko da, 2.300 milioi dolarreko balioarekin, eta, hilabete geroago, % 44 (2.700 milioi dolarretan). Gainerakoa Gobernuaren eta VIBE aholkulari taldearen esku geratuko litzateke.
Merkaturatu ostean, Madurok adierazi du petroak 596 milioi euroko salmentak lortu ditu, astelehen gauerditik, astearteko 20:00etara bitartean (00:00 GMT).
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz