Xik Maoren pare izan nahi du
Xi Jinpingek ezingo du inoiz Maok Txinako historia garaikidean izan duen inportantzia bera izan, baina argi dago, gutxienez, bigarren inportanteena izan nahi duela berak. Onartu berri den Konstituzio erreformaren bitartez, Xi Jinpingek nahi beste egon ahal izango du agintean, agintaldi mugarik gabe.
Hori bakarrik ez. Badirudi presidentea goratzeko joera gero eta handiago bat dagoela, Maoren garaikoaren parera iristen ez bada ere. Xiren aurrekoek, Jian Zemin eta Hu Jintaok, bi legegintzaldi egin zituzten Txinako presidente gisa. Eskema hori jarraitu izan balu, Xik 2023an utzi beharko luke agintea. Baina goizegi da, antza, Xirentzat. 64 urte ditu eta prest dago 2030etik aurrera ere presidente izaten jarraitzeko eta horregatik behartu du erreforma.
Konstituzio aldaketa horrekin, gainera, Alderdi Komunistak handitu egingo du Estatuko egituren gaineko kontrola. Eta bermatu egingo du, hortaz, Txinan ez dela aldaketa demokratikorik egongo hurrengo hamarkadan. Txina Alderdia bera baita,eta Alderdia, Txina.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBko Gobernuak kontratistaren hutsegite bat edo bideratzaile baten akatsa aipatu ditu aireko kaosaren balizko arrazoien artean
Zelenskik dio AEBk NATOn sartzea eskaini diola Ukrainari, Donbasi uko egitearen truke
Gurutzaontzi turistiko bat irauli da Mississippi ibaian, petrolio-ontzi batekin talka egin ostean
EBk bost herrialdetako ordezkariak bidaliko ditu Ukrainaren eta Errusiaren arteko bake elkarrizketetara
AEBk hegaldiei ekin die berriro, komunikazio arazo batengatik lau orduz etenda egon ondoren
Moskurekin negoziazioaren buru nor izango den erabakitzeko eztabaida abiatu du EBk
Jensen Huang Nvidiako CEOak dimititu egin du, eskandaluen ondorioz