FRANTZIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sarkozy Poliziaren zaintzapean ari da deklaratzen 2007ko kanpainaren harian

Libiako Gadafiren erregimeneko agintari ohiek aurkeztutako hainbat dokumentuk frogatzen dutenez, antza Frantziako presidente ohiak legez kanpo finantzatu zuen 2007ko hauteskunde kanpaina.
El expresidente francés Nicolas Sarkozy.
El expresidente francés Nicolas Sarkozy. Foto: EFE.

Nicolas Sarkozy Frantziako presidente ohia Paris kanpoaldeko Nanter hiriko Polizia Judizialaren aurrean deklaratzen ari da, 2007ko hauteskunde kanpaina legez kanpo finantzatu ote zuen argitzeko, Le Monde egunkariak jakinarazi duenez.

Sarkozyk 48 ordu eman ditzake Poliziaren zaintzapean, epailearen aurrean deklaratu aurretik.

Ikerketa judizialaren abiapuntua 2012an argitaratutako Libiako dokumentu batean oinarritzen da; dokumentu horrek Frantziako presidente ohiak Gadafiren dirua jaso zuela erakusten omen zuen.

Bestalde, 2016ko azaroan, Ziad Takieddine enpresariak eta bitartekariak ziurtatu zuenez, 2006ko urte bukaeraren eta 2007ko urte hasieraren artean, bost milioi euro eraman zituen Tripolitik Parisera, eta Claude Geanti eta Nicolas Sarkozyri, orduko Barne ministroari, eman zizkion.

Sarkozy zaintzapean deklaratzeak argi uzten du, Le Monde egunkariaren arabera, epaileek delitua egozteko proba nahikoak dituztela.

Besteak beste, Gadafiren agintari ohien dokumentuak omen dituzte legez kanpoko finantziazioa izan zela frogatzeko.

Hala ere, Sarkozyk ukatu egin ditu beti salaketok, manipulazioan eta bere aurkako ankerkerian oinarrituta daudela uste baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X